2020(e)ko urriaren 3(a), larunbata

ENPRESA LOKALETAN KONTSUMITZEAREN GARRANTZIA

ENPRESA LOKALETAN KONTSUMITZEAREN GARRANTZIA 


Geroz eta jende gehiago da erosketak Internet bidez egiten dituena, hain zuzen, Amazonen, Ebay-en eta antzeko enpresetan… Lengoak amarekin kotxean nindoala zehazki gai hau atera zen, hain zuzen, komentatu nioenean gauza bat erosi nahi nuela Amazonetik. Berak begiratu eta izugarrizko hizketaldia bota zidan. 


Lehenik eta behin, badakigu gizakiak beti gehiago nahi izateko joera dugula; hau badut, baina hau ere nahi dut, eta bide batez hori ere. Segur aski denoi ezaguna irudituko zaigula pentxamendu hau. Beraz, gure nahi horiek asetzeko erosi eta erosi egiten dugu, denbora guztian, konturatu gabe. Hau ez dut esan nahi txarra denik, baina bai kontuz begiratu behar dugula non gastatzen dugun gure dirua, hau da, zer enpresei uzten diegun. 


Amak esplikatu bezala, gure botoak adibidez, gizartean nahi dugun sistema aukeratzeko balio badu, erosketa edozein enpresa edo negozio apoiatzeko modu bat da. Hau da, dirua gastatzen duzun bakoitzean, nahi duzun munduaren aldeko botoa ematen ari zara nolabait. Egia esan ez nuen hau oso ongi ulertu, horregatik hurrengo adibide honekin esplikatzen saiatu zen.


Pentsa dezagun bi pertsona desberdin ditugula, batetik, beti Internetez (Amazonen) erosten duen bat, eta beste bat, beti bere herriko dendetan kontsumitzen duena. Lehenengoagatik esan dezakeguna da ez duela dirua enpresa lokaletan uzten, hau da, batetik, ez diela lana ematen bertakoei, baizik eta kanpoko enpresa internazionalei. Gainera, normalean ez dira zergak ordaintzen eta hau oso garrantzitsua da. Azken finenean, boterea kanpoko enpresei ematen ari zara, eta geroz eta jende gehiagok egiten badu hau beraien menpe bizi beharko dugu. Izan ere, bertako dendak eta negozioak ixtera behartuko dira, inork ez dietelako erosiko. Hori gutxi balitz, kutsadura handia sortzen du honek eta naturarentzat ez da batere onuragarria. Bestalde, beti denda lokaletan erosten duen pertsonak dirua herrian uzten du, bertakoei lana emanez eta zergak ordainduz. Honek esan nahi du, errentaren fluxu zirkularra dela eta, uzten duzun diru kantitate txiki hori nolabait herrian bertan edo behintzat inguruan “mugituko” dela. Gestu txiki honek bertako ekonomia sustatzen laguntzen du eta baita herriko enpresak ez desagertzen ere.


Azken batean, enpresa lokaletan kontsumitzen saiatu behar gara, are gehiago orain bizitzen ari garen egoera dela eta. Koronabirusak hainbat negozio txiki ixtera behartu ditu eta guk orain, kolokan daudenei (eta ez daudenei ere) lana eman behar diegu. Horrela, enpresa, produktu eta zerbitzu barietate handiagoa bultzatzen dugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.