Covidaren kontuarekin argira ateratzen ari dira negazionista taldeak, baina hauek duela hainbat urteetatik daramate manisfestatzen hainbat konturen inguruan. Soilik, coronavirusa dela eta gero eta jarraitzaile gehiago dituen magimendua dela eta indar handiagoa hartzen ari dira. Negazionistak ezagunak dira, mundua laua dela esaten dutelako edo orain coronavirusa dela eta gobernuak sortutako pandemia bat dela esaten dutelako besteak beste. Gainera, hainbat pertsona famatuek, bat egin dute mugimendu honekin, gertuen geratzen zaigun famatua, Miguel Bose espaniar abeslaria da. Beraz alde horretatik ere indarra eta jarraitzaile kantitatean handitzen jarraitzeko lagungarria zaie. Baina mugimendu sozial honen atzean ikusten ez ditugun lider eta negoziak daude, eta benetan negozio itzela dutela antolatua. Esaterako, lider horietako bat Josep Pamies mediku katalana dugu. Mediku honek diru laguntzak eskatzen ditu sare sozialen bidez bere medikuntza naturalaren negozioarekin jarraitzeko. Horretarako negazionismoak defendatzen dituen ikerketak egiteko dela argudiatzen ditu diru eskaera horiek, eta diru eskaera horiek aberasteko eta bere negozia indartzeko. Bere negozioa landare medizinaletan oinarritzen da eta argudiatzen du bere landareen bitartez ahalzeimerra eta minbizia bezalako gaixotasunak sendatu ditzakeela esaten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.