2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Glovo, errentagarria?

 


"Glovo" enpresaren fakturazioa  (+268%) igo da eta galerak (+798%) igo dira.





     Lehenik eta behin zertaz hari garen jakiteko Glovo zer den eta zer egiten duen azalduko dut. Lehenik eta behin jakin behar dugu "Glovo" mobilleko App bat dela eta honen funtzioa da eskatzen dezun edozer gauza (paketearen tamaina maximoa 40x40 centimetrokoa da)  60 minutu baino gutxiagoan zuk nahi dezun tokira eramatea. Negozio hau ekonomia kolaboratiboan oinarritzen da.

    Paketeak eramateko banatzaileak behar dira eta kasu honetan banatzaileei "Glover" deitzen zaie, Hauek motorrak eta bizikletak erabiltzen dituzte paketeak entregatzeko, normalean "Glovo" aplikazioaren logoa daukate beraien motxiletan. Normalean banatzaileak independienteak dira, hau da, boluntarioak dira, eta beraiek daukaten denbora librea monetizatu nahi dute.  Bataz beste pertsona hauek 5h eta 28min egiten dute lan eta honekin 1274 euro inguru irabazten dute hilabetean.

Gaiarekin jarraituz, Glovok aste honetan bere kontuak azaldu dizkigu eta zenbakiak esanguratsuak dira: fakturazioa igo egin da, baina galera globalak askoz gehiago dira, hala nola, fakturazioa +268%an igo da baina galera +798% ere igo dira.


Hala eta guztiz ere, urteko balantzea negatiboa izan da 2015ean konpainia sortu zenetik: 2018an Glovok 45,7 milioi euro galdu zituen. 2017an 5,6 milioi galdu ziren, baina galerak % 798 igo dira hamabi hilabetean.



Eta galdera da, nola ahal du globok aurrera egin horrelako galerekin? erantzuna kanpokoko finantziamendutik da, hala nola, 322millioi dolar lortu dituzte 2015etik inbertsoreengandik.

Jose Domingo Roselló UGTko Kabinete Teknikoko ekonomialariaren ustez, "Erregimen hau lehia desleialaren gainetik dago. Glovo ez da merkatu errealean finantzatzen ari, finantziazio txandei esker baizik(Just eat, Uber...) bakarrik geratu arte behar den denboran galerak izateko ".

Baina hau etikoa ahal da? Eta ez luke ofizioz sartu behar Lehiaren Defentsarako Auzitegiak?. Zerbitzuak beren kostua baino merkeago eskaintzen dituzten eta, beraz, lehiarekin amaitzeko dirua galtzen dute, honela merkatuarekin egingo dira. Baina nire ustez merkatua bere osotasunean lortzen dutenean, beraiek uste duten kostua jarriko diote baina hau gertatu ondoren beste enpresa batzuk agertuko dira prezio gutxiagoa eskaintzen eta berriro hasierako egoerara pasatuko dira, hau da, 
galera handiekin.


Unai


Bibliografia:
-https://www.elconfidencial.com/tecnologia/2019-09-07/glovo-oscar-pierre-riders-deliveroo-startups_2210647/
-https://www.web-media.com.ar/nuestro-blog/actualidad/que-es-glovo-y-como-funciona.html
-https://www.elperiodico.com/es/economia/20190528/repartidor-glovo-trabajo-sueldo-contrato-7478178










    



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.