2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Koronabirusaren eragina Futbolaren industrian.


 Denok dakigunez, koronabirusak edo hobe esanda Covid-19ak aspektu desberdinetan kalteak eragiten ari da: osasungintzan, hezkuntzan, politikan, gizarteko egoera sozialean, eta nola ez ekonomian. Ekonomiari dagokionez, era askotan kalte egin dezake covidak, esate baterako, enpresei, estatuari, futboleko industriari, etab. 

Oraingoan, futbolak atzetik daukan industriari buruz hitzegingo det. Badakigu, diru kantitate handiak mugitzen dituztela non munduan diru gehien mugitzen duenetako industria bat da. Esate baterako,  estadioak hutsik egon behar dute ez kutsaketak egoteko, beraz honek diru galera izugarria suposatzen dio industriari izan ere ezin izango diete bertako langileei kopuru berdinak ordaindu, ezin izango dituzte ekipo bakoitzean jokalari berriak fitxatu diru beharrarengatik, clun bakoitzak ezin izango dituzte nahi duten erako istalazioak jarri edo aldatu, eta horrelako ikuspuntu askotan eragin dezake. 

Batzuen ustez, horrelako egoera baten aurrean, ez litzateke liga jarraitu behar futbolarientzako ez delako berbera publikoarekin jolastea edo publiko gabe, eta ikusleentzako ez delako berdina partiduak telebistan edo aurrez aurre ikustea. Beste batzuk ordea, ados daude hartu diren neurriekin. Baino UEFAk, FIFAk eta CONMEBOL ek liga amaierararte jarraitzeko diote, beraz horrek esan nahi du, 3 enpresa horiek ez dutela Covid-19arengatik beren industria geldituko beren interes ekonomikoa dela eta. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.