ARMENIA ETA AZERBAIJANEN ARTEKO GATAZKA. HERRIALDEEN MERKATU BERRIA
Azken asteetan, Armenia eta Azerbaijan estatuen arteko tentsioak asko areagotu dira. Itsaso Beltza eta Kaspiar itsaso bitartean dauden bi herrialde hauen arteko gatazka luzarotik existitu da eta hauen artean hainbat gerra egon dira. Baina azken egunetako egoera, duela asko ikusten ez zen tentsio mailara iritsi da. Tentsio handi hau bi herrialdeek Nagorno-Karabaj lurraldearen inguruan dituzten interesengatik sortua izan da. Bi herrialdeetako gobernuek aldarrikatu dute beste herrialdearen partetik erasoak jasan dituztela eta hauetan 100 hildako baino gehiago egon direla. Egoera latz honek ondorio larriak izan ditu Kaukasoko eskualdean eta bi herrialdeek gerra deklaratu dute bestearen aurka. Armenian biztanleria gerrara deitua izan da eta 2 herrialdeetako armadak Nagorno-Karabajen kokatuak daude. Honek galdera orokor bat sortuarazten du: Zer egingo dute arma esportatzaileak kontsideratzen diren herrialdeak? Armak saldu egingo dizkiete hala ez?
Armak ekoizleen arabera, arma hauek proba eta defentsarako erabiltzen dira eta ez erasoak gauzatzeko. Armeniaren Arma hornitzaile nagusiena Errusia da eta Azerbaijanena berriz, Israel eta Turkia. Herrialde hauei, milaka eta milaka pertsona hiltzea ez zaie axola, beraiek negozio errentagarria mantentzen duten bitartean. Esan genezake, herrialde hauek ez dituztela ez balore sozialik ezta etikorik ere. Nahiz eta gutako askok ez jakin, guretzat askatasuna eta demokrazia zabaltzen duten herrialdeek ere armak saltzen dituzte. Adibidez, Espainiak milioika eurotan balioztatuta dauden armak saltzen dizkio Saudi Arabiako erregimenari, hauek Yemenen aurkako genozidioan erabiltzeko.
Askatasuna eta demokrazia teorikoki zabaltzen saiatzen diren herrialdeetatik, hainbat dira arma esportatzaileen lehen hamarren artean sartzen direnak. Adibidez: Estatu Batuak, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta aurretik aipatutako Espainiako estatua. Honen bidez ikus daiteke estatu hauek ez dituztela beraiek zabaltzen dituzten balio etikoak jarraitzen, armen negozioak ia edonor erakartzen duelako. Estatu guzti hauek beraien balioei kale egiten diete Armenia eta Azerbaijan bezalako herrialdeei armak salduz. Zaila izango da salmenta hauek gizartetik ezabatzea, negozio errentagarria baida askorentzat.
Datu eta informazio guzti hau aztertu eta gero, ondorioztatu dezaket, gerra hau beste gerra guztiak bezala izango dela, non irabazle nagusiak, herrialde esportatzaileak eta gobernuak izango diren eta galtzaile nagusienak herritarrak. Azkenik, Onuragarria izango litzateke munduarentzat ustelkeria honekin bukatu ahal izatea, arma truke honek milioika hildako eragiten dituelako urtero. Espero dut, hemendik urte batzuetara arma esportazioak behin betiko amaitzea lurra toki babestuago eta lasaiago bat bihurtzeko.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.