2020(e)ko urriaren 11(a), igandea

GREBA JANTOKIETAN

Hiru eguneko greba deialdia EAEko ikastetxeetako jangeletan.

 

 GREBA JANTOKIETAN 

    Denok dakigu bizitzen ari garen denboraldiak ez direla batere errazak. Albisteak entzuten edo ikusten jartzen garen bakoitzean, osasuna edo ekonomia da gai nagusiena. Eta azken bolada honetan, iristen zaizkigun berriak ez dira oso onak hain zuzen. 

Egun hauetan, ikastoleetako jantokietara iritsi dira notizia kezkagarriak. Jakin dugunez, greba deitu dute EAEko ikastetxe guztietako ( publiko, pribatu eta itunduetan ) antokietan urriaren 21, 27 eta 29-rako, langileen enpleguari eta lan-baldintzei eusteko eskatzen.  

Izan ere, langileek jantokiak espazio seguruak eta kalitatezkoak izatea eskatzen dute. Honetarako, salatzen dute langile falta dagoela. Sindikatuek diotenez, koronabirusaren aurrean protokolo berriak inposatu dira, burbuila taldeak, esate baterako. Neurri honekin, lortu nahi dena da mahaikide berdinak mantentzea. Hau lortzeko, monitore-ratioa handitzea ezinbestekoa da. Baina errealitatean gertatzen ari dena da langile batzuei ez zaiela deitu bere lanpostuatara.

Gainera, garbi dago kontuan hartu behar diren neurriekin, denbora gehiago behar dela zerbitzu bera behar den bezala eskeintzeko. Horregatik, kontratu ordu gehiago eskatzen dute.

Gauzak horrela, gaur Hezkuntza Sailburuak jangeletarako baliabide gehiago bideratuko dituztela iragarri du, eta hemendik bi astetara bilduko direla adierazi du. 

Nire kasuan, nire jantokian kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzen dutela pentsaten dut. Horrela segitzeko,  eskatzen dituzten baliabideak bete beharko liratekeela ustean nago.




https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7540677/greba-eaeko-ikastetxeetako-jantokietan-urriaren-21-27-eta-29rako-/ 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/bideoak/osoa/7543718/bideoa-jangeletarako-baliabide-gehiago-bideratuko-dituela-esan-du-jaurlaritzak/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.