Aldaketa klimatikoa errealitate bat da, ukaezina dena. Lurraren tenperatura igotzen ari da, poloak
izozten ari dira, sute larriak daude, uholde asko baita ere… eta egoerak okertu besterik ez du egiten. Horren
aurrean, jendea izutzen ari da eta aldaketa bat nahi du, izan ere, inork ez du pelikula
distopiko bateko protagonista izan nahi. Horregatik, kontsumo ohiturak aldatzen
ari dira. Erosleek ingurumenarekiko errespetagarriak diren produktuak geroz eta
gehiago nahi dituzte, adibidez, material birziklatuz egindakoak. Hori dela eta,
enpresak geroz eta ekologistagoak izan behar dira. Pixkanaka aldatzen ari den sektore
kutsakorrenetako bat modarena da. Baina, kutsakorrenetakoa den sektoretik garbienetako
batera izatera iritsiko da? Jendea hainbeste kontsumitzen uzteko prest dago?
Lehen esan dudan bezala, moda industria kutsakorrenetako bat
da, haragiaren eta petrolioaren industriarekin batera. Baina, zerk egiten du
hain kutsakor? Gehienbat bere ekoizpenak. Adibide argiena galtzen fabrikazioa
da, izan ere, 2.130 eta 3.078 litro inguruan behar dira. Ekoizpenaz aparte,
askotan erabiltzen dituzten materialak ez dira ekologikoenak. Esaterako,
poliesterra. Material hori mikro plastikoz egina dago, eta garbigailuan sartzerakoan
plastiko zatitxo horiek arropatik askatu eta itsaso nahiz ibaietan bukatzen
dute. Baino denok dakigu ez direla gure herrialdean ekoizten arropa gehienak. Asia
da gure arropa gehiena fabrikatzen den lekua. Kamiseta baten etiketa bat
irakurri behar da hori jakiteko, besterik ez; gehienetan “made in China”, “made
in Bangladesh” edo antzeko herrialde bat jarriko du eta. Beraz, Asian sufritzen dira industria
honek sortzen ditun ondorio okerrenak. Ez soilik egoera oso latzean egiten dutelako
lan, hondakinei dagokionez oso kudeaketa txarra dagoelako. Horregatik, ibaiak eta
herriak zikin-zikinak daude.
Bangladesh |
Modaren mundua ze kutsakorra den ikusita, askok diote neurri
hoberena arropa gutxiago kontsumitzea dela. Horren aurrean, batzuk arropa
gehiago ez erostea erabaki dute, adibidez, Jane Fondak. Antzezle honek zera aldarrikatu zuen, duen arropa guztiarekin
ez zeukala gehiago erosteko beharrik. Gainera gehiago erabili ezingo zuen arropa
saltzea erabaki zuen. Ingurumenarekiko jasangarriagoa den bizitza bat
eramateko. Baina, ekologistagoak izateko Jane Fondak egin duena egin
behar dugu? Hain gusutako dugun moda kontsumitzeaz utzi behar dugu?
Kutsakorrak diren enpresak dauden bezala, ez direnak ere
badaude. Ez dira zertan enpresa handiak aipatu behar horretaz konturatzeko. Instagramen
bidez eta guzti ezagutu ditzakegu! Adibidez, “Bask” deituriko Zumaiako enpresa
txiki bat dugu. Material ezberdinak erabiltzen dituzte lan egiterako garaian.
Adibidez, Kotoi birziklatua. Kotoi birjinaren
ordez hori erabiltzeak ur eta CO2 kantitatea handiak aurreztea suposatzen du. Baita
ere, poliester birziklatua erabiltzen dute. Gainera, beganoak dira! Enpresa
hortaz aparte, beste txiki bat ere badago zapatila ekologikoak egitez arduratzen
dena, Royo. Haien zapatilen zati guztiak ingurumenarekiko jasangarriak dira, esaterako
zola pneumatiko birziklatuz egina dago. Baina, badira enpresa handi ekologikoak
ere: Ecoalf. Azken honek, berokiak plastikoko botila birziklatuen bidez egiten
ditu.
Ecoalfeko berokiak |
Beraz, kontzienteagoak izan behar gara. Ez dugu zertan
kontsumitzeari utzi behar, baina beti ingurumenarengan pentsatu behar dugu,
erosi nahi dugun arropa benetan behar dugun planteatuz. Izan ere, ez dugu B
planetarik!
-----------------------------------
BIBLIOGRAFIA: https://www.elespanol.com/ciencia/medio-ambiente/20191005/timo-ropa-eco-convencen-marcas-buena-planeta/434207050_0.html
https://www.20minutos.es/noticia/4277154/0/el-mundo-de-la-moda-esta-cambiando-es-cada-vez-mas-sostenible-y-responsable/?autoref=true https://www.publico.es/sociedad/industria-textil-vivir-vestir-ropa-destruye-planeta.html#:~:text=La%20industria%20textil%20se%20ha,contaminaci%C3%B3n%20por%20vertidos%20y%20micropl%C3%A1sticos. https://www.cuore.es/famosos/jane-fonda-ropa-compras https://www.youtube.com/watch?v=ZCZ97sNLyjk
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.