2020(e)ko urriaren 23(a), ostirala

BALANTZE SOZIALA

 BALANTZE SOZIALA 



Gaur egun enpresek geroz eta gehiago aztertzen dute inguruko hainbat arlotan (sozial, ekonomiko, ekologiko…) duten eragina, horretarako balantze soziala erabiltzen da. 


Balantze sozialak enpresa baten jarduerak gizartean eragiten dituen kostuak eta onurak aztertzen ditu. Honek bermatzen duena da enpresa jakin horrek ea gizarte-erantzunkizunarekin bete duen ala ez, eragin positiboak baita negatiboak jasoz. Eragin positiboen artean, esaterako, inguruan sortzen diren lanpostuak daude, inguruan sortu daitekeen aberastasuna eta baita komunitateari egiten diren ekarpenak (gazteentzat kirola eta hainbat ekintza patrozinatu…). 


Eragin negatiboak edo koste sozialak enpresak sortzen duen kutsadura, konfliktu sozialak, natura baliabideen gehiegizko esplotazioa, gaixotasun profesionalak… biltzen dituzte. Hortaz, kontzeptu honi esker, enpresa batek jakin dezake hartzen dituen erabakiak zer nolako eragina izan dezaketen bere ingurunean. Gainera, nahitaezkoa da balantze sozialaren emaitza ahalik eta hoberen aztertzea, non eragin positiboak bultzatu behar diren eta aldiz, negatiboak zuzendu. 


Aipatu behar da zenbat enpresek balantze soziala “postureoa” egiteko soilik erabiltzen dutela, komunitateek hau ez dute oso ongi jasaten, baina ez al da hobeto hau egitea ezer egitea baino? Beti bezala, egoera ideala erdibidean dago, besteen eskubideak eta beharrak errespetatzeko benetako konpromisoan, baina ez da oso ohikoa.


Horrez gain, enpresa koperatibotan, hau da, langileak direnean nagusi, ohikoa da balantze sozialak egitea beren ekintzak horrelako erakundeen printzipio eta balioekin bat datozen ebaluatzeko. 


Hona emen enpresa baten balantze sozial baten indikatzaileak

  • Gizarte-erantzunkizuna: %76 asebetetzen du, gainontzekoa hobetzeko.

  • Irabazi-asmorik gabe: %90 

  • Politika laborala (langilearekiko politika): %74

  • Sostenibilitatea: %63

  • Ingurukoekin koperatu: %74

  • Demokrazia (erabakiak denon artean hartzea): %89


Ondorio gisa, aipatzekoa da, balorazio hau enpresek ez ezik, gizabanako guztiak ere egitea komenigarria izango litzatekeela, bakoitzaren erabakiak zer ondorio dituen baloratzeko eta hobetzeko. 


https://definicion.de/balance-social/

https://www.diagonalperiodico.net/sites/default/files/balancemercadosocial.png

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.