2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

COVID-19-ARENGATIK SORTUTAKO HAINBAT LAGUNTZA

COVID-19-ARENGATIK SORTUTAKO HAINBAT LAGUNTZA 

    COVID-19ak Bizkaiko enpresetan, zuzenean eragindako kalte ekonomikoen ondorioz, oso egoera larrian aurkitzen dira, horregatik Bizkaiko Foru Aldundiak miloi bat euro baino gehiago eman dizkie mikrokredituen bidez.

    Laguntza hauek behar beharrezkoak suertatzen dira hainbat enpresetan: zerbitzu sektorean batik bat. Hauek aurkezteko epea ireki eta lehenengo hamabost egunetan 400 eskaera baino gehiago aurkeztu dira.

    Lehenengo astean 140 eskaera ebatzi dira, hauek ordainduz.

    Laguntza hau oso errexa da eskatzeko eta horregatik mikroenpresentzako oso errexa izan da hauek eskatzea.

    Bizkaian 2014ean sortu zen "Seed Capital Micro", eta hasi zenetik 120 mailegu eman ditu. Orain arte mikrokreditu mota hauek autonomo edo enpresa txikien inbertsioetara zeuden zuzenduak, baina gaur egun, bizitzen ari garen egoera hau kontutan hartuz, diruaren helburua autonomo edo enpresa txikiari bultzada bat emateko baliagarria izan da.

    Bizkaiko mailegu bidez eskeinitako laguntzatik at Euskal Herri mailan ere oso laguntza garrantzitsuak eskeini dira. 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du Gobernuak, Koronabirusaren ondorioz aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteetara zuzenduta (ERTE). Laguntza mota hau Lanbidek bideratuko du.

    Beste laguntza mota bat formakuntzarako zuzendu da, laguntza hau jasoko dutenek Osakidetza, hezkuntza, polizia eta larrialdietarako langileentzako zuzenduta izan dira.

    Kultura arloa ere ez da diru laguntzarik gabe geratu, hauek zerbitzuetakoekin batera aurtengo krisian gehien sufritu dutenetarikoak izan dira. 

BIBLIOGRAFIA: 

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/62509-gobierno-las-diputaciones-los-ayuntamientos-unen-para-reactivar-comercio-turismo-euskadi-tras-crisis-del-coronavirus 

Aldundiak milioi bat euro baino gehiago ordaindu dizkie enpresa txikiei mikrokredituetan - Área de prensa - Bizkaia.eus 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.