HABE-ko azterketak egiteagatik enpresak ateratako benefizioak:
Esperientzia pertsonala eta ekonomiaren inguruan dudan teoria.
Urtero bezala, norberaren euskera maila aztertzeko eta horren tituloa lortzeko, deialdialdi irekien eta euskaltegien bitartez apuntatu zaitezke. Ekainean C1-eko azterketa egin genuen kurtsoko kideek, eta esan beharrekoa da %37-ak bakarrik lortu zuela gainditzea proba. Nire galdera hurrengoa izan zen: nola gara gai gure ama hizkuntzaren inguruan den azterketa bat ez gainditzeko? Baina noski, irakasleekin hitz egin eta gero ohartu ginen DBH-tik hasten direla beste ikastoletako ikasleak idazlanak lantzen eta nola egiten diren ikasten, eta guk haien antzera, ondo dakigu hitz egiten eta komunikatzen, baina ez dakigu euskeraz behar den bezala idazlan bat egiten. Baina noski, hori ez da denon kasua, eta gatazka hemen dator: uste duzu gai zarela idazmen proba egiteko, ondo atera zaizulakoan zaude eta emaitza iristean "ez gai" jartzen du. Ezjakintasunean hitz egiten ari naiz, baina uste dut azterketa egiten dugunon zati handi batek azterketa merezita edo ez merezita, suspenditu egiten dugula; izan ere, beste ikastoletako lagunekin eta beste kurtsoetako jendearekin hitz egin ondoren, ondorioztatu dut gehiengo batek ez duela C1-eko euskera froga lehenengoan gainditu.
Aurretik esandakoa kontuan izanda, uste dut estrategia bat izan daitekeela. Hau da, 40€ ordaindu behar dira aurkezten zaren deialdi bakoitzeko, eta ez baduzu gainditzen seguraski berriz ere aurkeztuko zara hurrengo deialdian. Beraz, ondorioztatu dut, nire inguruko iritzi eta esperientziak kontuan izanda, HABE-ko zuzentzaileek normalean oso zorrotzak izaten direla zuzentzeko garaian, eta horrela aurkeztutako talde hanadi batek ez du froga gaindituko eta beste 40€ ordaindu beharko ditu hurrengo deialdirako. Ondorio hau ez dut eman dudan arrazoiagatik bakarrik atera. Gauza bera gertatu da azterketaren erreklamazioarekin eta diru laguntzekin.
Erreklamazioak direla eta, suspenditu genuen taldearen zati batek, erreklamazioa egin genuen eta horrela bigarren aukera bat eukitzeko aukera genuen azterketa gainditu ahal izateko. Erreklamazioa egin ahal izateko bete beharreko pausoak oso zailak eta beharrezkoak ez direla uste dut. Hasteko, zuk deitu behar duzu erreklazaioa nola egiten den jakiteko, gainera, astebete baina gutxiagoko epea duzu erreklamazioa egiteko, eta noski, ez da modurik errezenean egin behar; oso zorrotzak direnez datekin, ezin duzu minutu bat ere galdu. Eskuz gutun bat idatzi behar duzu, edo hitzordua eskatu behar duzu gutuna entregatzeko HABE-ko biltegian. Gmail bai bidali ezkero ez dute baliogarritzat hartuko, nahiz eta aukera azkarrena eta fidagarrienetakoa izan. Uste dut alde batetik nahiz eta haien metodoa guztik errespetagarria izan, ez dela beharrezkoa hainbeste zailtzea erreklamazioa aurkezteko bidea. Esandakoaren harira, eskuz idatzitako gutuna bidali behar da HABE-ko biltegiaren helbidera, eta gutuna dagokion eperako iristen bada, hilabete bat edo bi irauten dituzte emaitzak berbidaltzek beste gutun batean. Hau da, metodo tradizionala da, baina nire ustez beharrezkoa ez dena. Behin erreklamazioa jasota egin dezaketen errezena, posta elektronikoz emaitza bidaltzea da, edo dei baten bidez gainditu duzun edo ez duzun gainditu esatea da.
Aurrekoa alde batera utzita, aipatuko dudan azken gaia, diru laguntzena da. Erreklamazioa egiteko metodoa zaila bazen, hau ezinezkoa da. Hasteko hitzordua eskatu behar duzu eta fisikoki eskatu behar duzu diru laguntza biltegian. Horrez gain itsasontzi joko-etara aurkeztu behar zerala uste dut, eta horrelako zailtasun gehiago ditu diru laguntza lorteak. Uste dut oso zaila jartzen duten gauza bat dela, horrela geroz eta jende gehiagok uko egingo dio diru laguntza eskatzeari. Izan ere, diru laguntzak horreka funtzionatzen dute: 40€-ko balioa badu azterketara aurkezteak, azterketa gainditzen bada, %100-a ordaintzen dizutela uste dut. Berriz, ez bada gainditzen %50-a ordaindu beharko duzu soilik. Beraz, diru laguntza lortzeko zailtasun hori uste dut nahita jarrita dagoela jende askok ez solizitatzeko. Niri pertsonalki ez zait ondo iruditzen diru laguntzetarako duten metodoa, uste dut hau behar duten familia asko egongo direla, eta nahita hain metodo zaila erabiltzea beharrezkoa ez dela uste dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.