2020(e)ko irailaren 25(a), ostirala

2021 IKAS BIDAIA

 2021eko ikasbidaiaren iritzi pertsonala: (Mallorka)

Urtero bezala, batxi 2ko ikasleak kurtso bukaerako ikas bidaia saritzat hartzen dugu kurtsoan zehar, hau da, kurtsoa aurrera ateratzeko dugun motibazio handiena ikas bidaia dela uste dut. Aurten ere, motibaziotzat izango dugu, nahiz eta Covid-19ak eragina izan. Badakigu gauzak ez direla berdinak izango, eta beharbada aurtengo ikas bidaia, aurreko urtean gertatu zen bezela, bertan behera gelditzeko probabilitate handiak badaudela. Baina momentua iritsi arte ez dakigu zer gertatuko den.

Urtero bezala, agentzia gehienak irailea eta urriaren artean dute izena emateko eta lehen ordainketa egiteko epearen amaiera. Behar bada oso goiz egiten dute izen ematea eta baita ordainketa ere. Alde batetik ulergarria da hain goiz hastea dena gestionatzen eta bidaia prestatzen, izan ere, hotela, abioia, aktibidade ezberdinak, festibalak eta beste hainbat festa prestatu behar dituztelako. Baina aurten kontua euki behar den gauza bat eta benetan garrantzitsua dena, Coronavirusa da. Azken finean ez dakigu zer gertatuko den, eta beldurra ematen du nahiz eta segurua ordainduta euki, bidaia kanzelatzea edo edozer gauza. Ez da oso zentzudun handikoa orain ordaintzen hastea hemendik 9 hilabetetara egingo den bidai bat, esan nahi dudana da bidai normaletarako ere ez dela hainbesteko margenarekin antolatzen, eta agentzia hauek segituan eskatzen dizute lehen ordainketa, eta dataz pasa ezkero kobratu egiten dizute isun moduan. 

Horrez gain, esan behar dut prezioen kontua ere garrantzi handikoa dela. Agentzia batera apuntatzen zarenean bidaia martxan jartzeko, bono edo pack batzuk eskeintzen dizkizute, normalean 2 izaten dituzte: bat basikoa, non hotela, garraioa eta beste gauzarenbat sartzen den; eta bestalde, normala. Pack normala denak hartzen duguna da, hotela eta abioiaz gain, beste aktibitate, festibal, festa eta horrelakoak ditu gehituta, eta prezio aldetik nahiz eta garestia izan, esango nuke ez dagoela gaizki eskeintzen dituen osagarrietarako. Gakoa pandemian dago, pandemia dela eta ez dakigu prezioek eta plazek gora edo behera egingo duten, eta horrek ez du segurtasun handia ematen, eta are gutxiago gurasoei. Ez det uste grazia handia egingo dion inori bidai osoa ordaintzeak ezer jakin gabe, edo are gehiago, jakinda edozer gauza gerta daitekeela. Kasu horietarako ere badaude seguruak. 

Ekonomian virusak arazo larriak sortu ditu, eta bidai agentzietan ere izugarria izan dela arazoa esango nuke, izan ere, agentzia gehienek ez dute dirurik irabazi Covid-a hasi zenetik eta orain ikas bidaiarako agentzia horiek dirua irabazteko aukera dute. Aurreko urtean, arazo asko egon ziren diruaren itzulerarekin etab., jendeak dioenez, ez zieten kontratuan idatzita jartzen duen bezala %90-a itzuli, baizik eta igual %75 edo %80a. noski, denetariko kasuak egon dira, badago 100% jaso duen jendea, baina horrek ere bakoitzaren erreklamazio datan du zerikusia. Hau da, aurreko urtean ez genekien zer gertatuko zen civid-arekin, eta jendea asko larritu zenez, bidaia kanzelatzen hasi zen, eta ez zutenak kanzelatu eta azkeneko momenturarte itsoin zutenak 100% jaso zuten, estatuaren aginpean bueltatu zuelako dirua konpañiak. Berriz bidaia kanzelatu aurretik baja eman zuten batzuk %90-a baina gutxiago jaso zuten bueltan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.