2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea

COVID-19aren ONDORIOZ ETEKINAK IZAN DITUZTEN ENPRESAK

 

 

             COVID-19aren ONDORIOZ ETEKINAK IZAN DITUZTEN ENPRESAK

 

 Koronabirusaren pandemiak, jarduera ekonomia izozten ari da. Turismoaren, garraioaren eta ostalaritzaren sektoreak izan dira kaltetuenak Estatuak birus hau gelditzeko hartzen ari den neurrien ondorioz. 

Bestalde, badira konpainia gutxi batzuk non egoera larri honetaz etekin izugarriak izaten ari diren, hala nola, produktu sanitarioak egin edo saltzen dituztenak: farmaziak,...; teknologiaren sektorekoak Netflix  eta Instagram bezalako aplikazioekin; higiene artikuluen fabrikatzaileak; telelanerako aplikazioak: Meet, Zoom, Classroom,...; janari banaketa egiten duten konpainiak Deliveroo eta Glovo bezalakoak, etab. 

Honek , sekulako mugimendua sortu du enpresa askotan. Eskaera askorik ez zuten konpainia batzuk orain lehenengo mailako izatera iritsi dira. Hori dela eta, zein produktu beharrezkotzat joko zirela aurreikusi zutenek izugarrizko arrakasta izan dute, eskari ugari zegoelako eta eskaintza haiek gutxi batzuen artean soilik ematen zutelako. Hasiera batean, prezioak ikaragarri puztu zituzten jendearen kalterako. Hori, argi ikusten da adibidez, maskaren negozioan, nahiz eta orain prezio egoki bat izan, pandemiaren hasieran lotsagarria izan zen hauen kostea.

 

    (Evolución de precio máximo para el pack de 50 mascarillas quirúrgicas de 3 capas)

 Hala ere, nire ustez, nahiz eta konpainia hauek une honetan etekin handiak ematen dituzten, pentsa behar dugu egoera anormal hau ez duela betirako iraungo eta hori dela eta, orain aipatutako sektore askok etekinak emateari  utziko diotela. Zenbait sektorek arrakasta izaten jarraituko dutela uste dut, adibidez, teknologia sektorekoak, hala nola, sal-erosketak online egiteko aplikazioak,...Baina, beste arlo batzuetako enpresek ez dut uste egoera normalera itzultzean, etekinak izaten jarraituko dutenik, adibidez, material sanitarioa egiten dutenek. Hau da, epe ez oso luzera, agian maskarak edota gel hidroalkoholikoak ez dira beharrezkoak izango.



INFORMAZIOA: 

https://beautyclusterbarcelona.com/es/blog/situacion-de-los-precios-online-para-productos-clave-en-la-crisis-del-covid-19/





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.