KRISI EKONOMIKOAREN KALTETUENAK
Duela 6 hilabete bizitza guztioi aldatu zitzaigun. Bolada txar hori pasata zegoela uste genuenean, berriro antzeko egoeran aurkitzen gara. Orduan ekonomiak kolpe handia jasan zuen, eta oraindik ere berreskuratu ahal gabe gabiltzanean, aurre egin behar diogu COVID-en bigarren olatuari.
Lehen aipatu dudan bezala, egoera honek guztioi kaltetu digu, baina ez alderdi guztiei modu berdinean. Horrela, hosteleritzan eta hoteletako sektoreetan alde txarrena beraiek eraman dute.
Datuak ikusita, Euskadiko hoteletako gauldiak %43a jaitsi dira abuztuan. Jaitsiera hau orokorra izan da hiru lurraldeetan. Nafarroan ere, nabaria izan da egon den jaitsiera: hain zuzen ere, hoteletako gauldiak %51,3a behera egin dute abuztuan. Gutxi izango balitz, Irailan gobernuak Imserso bidaiak bertan behera uztea erabaki egin du, eta urtero joaten ziren adin handiko pertsonak plana gabe geratu dira aurten.
Horrela, emandako datuekin ez da oso zaila irudikatzea zenbat galera ekonomiko egon diren. Eta noski, kaltetuenak hoteletako sektoretakoak dira, baina ez bakarrak. Ekonomia kate konstante bat da, eta turismoa ez baldin badago beste alderdi batzuetan nabaritu egiten dira ondorioak. Izan ere, hostalaritzan, bidai agentzietan eta garraio sektoreetan gorriak pasatzen ari dira.
Garbi dago, bizitzen ari garen egoera ez dela batere erraza. Zaila da ikusitea ezin dugula atera gauden lekutikan, pandemia pasa arte. Baina beste aldetik, pentsatu behar dugu normala dela Gobernuak murrizketak jartzea eta gu bitartean jasan beharko ditugu. Hori bai, nire ustez sektore kaltuenetarako laguntza gehiago eskeini beharko lituzke. Espero dezagun, pixkanaka gauzak hobera joatea denontzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.