Covid-19aren pandemiak, kalte handiak eragin ditu eta eragiten ari da ekonomiako sektore guztietan edo gehiengoetan, arropa dendetan, supermerkatuetan eta beste hainbatetan ere. Gobernariek, haien burua behartuta ikusi dute guztientzat latzak diren neurriak hartzera, askorekin ados egon gaiteke eta beste askorekin kontrako ikuspegia izan dezakegu, eta batez ere ostalaritzan hartzen ari diren neurriekin nere desadostasuna adierazi nahiko nuke.
Hasteko esan beharra dakat, guztiz logikoa iruditzen zaidala ostalaritzan neurriak hartzearena, izan ere, birusa kutsatzeko lanik harriskutsuenetarikoa delako. Baina esan beharra dakat ere, neurriak ez direla guztientzat berdinak izan. Donostian esaterako, taberna asko kaltetuak izan dira pandemiaren kontuarekin eta udaletxeak hartu dituen neurriekin ere. Berriz, begibistakoa da ere, udaletxeak garrantzia handiagoa eman diela taberna turistikoei, turistifikazioa handitzen jarraitzeko.
Lehenengo eta bigarren graduko tabernak dira irekitzeko baimen osoa dutenak, hirugarren graduko tabernek ere irekitzeko baimena dute baina neurri gogorragoak jarri dizkiete eta zailtasunez atera dezakete lana aurrera. Hirugarren graduko tabernak, gauean irekitzeko eta festetarako baimena duten tabernak dira eta laugarrenak berriz, diskotekak. Guztiz zilegia iruditzen zait festak eta horrelakoak diren ekintzak derrigortzea, baina zilegia iruditzen zait ere tabernari horiei laguntzak ematea krisialdia ahalik eta errexen pasa dezaten, izugarrizko galerak izango baitituzte.
Udaletxea, krisi garaian ere, turismoarengatik eta metroa bezalako proiektuengatik apostu egiten jarraitzen du hoiek alde batera utzi beharrean eta enpresa txikiak eta langileak lagundu beharrean. Hemendik nere indar guztiak bidali nahi dizkiet, bai gaizki pasatzen ari diren ostalaritzako kideei, eta bai gazki pasatzen ari diren langile guztiei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.