ESPAINIAKO HISTORIAREN PORROT HANDIENA
Krisiak Espainiako enpresen zerrenda luzea utzi du, eta gehienek ezin izan dute ezarritako zigorra gainditu. Kontsumoak behera egin duenez, herrialdeko enpresa askok salmentak murriztu dituzte eta horren ondorioz porrotera joan dira.
Inmobiliario agentziak izan ziren lehenak; ondoren, kutxen porrota eta nazionalizazioa etorri ziren. Zor handiak, faktura faltsuak, administrazio negargarria... Krisi ekonomikoa ez da enpresa horien egoeraren arrazoia bakarrik. Izan ere, zerrenda honetako konpainia guztiek gertatutakoaren errudunak dira baita ere, egindako gestio txarrarengatik.
Lehen aipatu dudan bezala Espainian enpresa asko joan ziren porrotera, baina, zein izan zen lehenengoa?
Espainian erori zen lehen enpresa "Martinsa Fadesa" izan zen 2008an. Fernando Martin buru duen inmobiliaria taldeak izugarrizko zorra bildu zuen 7.200 milioi eurokoa konkretuki. Orduan, urte eta erdi geroago, 10 urteko epean zorra ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. 2011ko martxoan iragarri zuen 7.264 milioi euroko aktiboak zituela, 6.905 milioiko zorren aurrean, eta horrek 359 milioiko ondare garbia ekarri zuen data horretan.
Kasu hau oso interesgarria iruditzen zait, izan ere, krisian sartu baino bi urte lehenago, enpresa hau inmobiliario sektorean oso ospetsua zen eta gainera, gertatutako ekintza aurreikusi gabe (enpresaren gestio txarra) Fernando Martinek Manuel Joveri 14.000 etxebizitza erosi zizkion. Krisiaren menpe geratu zirenean, Martinsa Fadesa inmobiliariak 25.000 etxebizitza zituen proiektu gisa Espainiaren lurralde ezberdinetan. Enpresa altxatzen saiatu ziren behin baino gehiagotan baina ez da ain erraza, gertatutakoa gertatu ondoren; gaur egun epaiketetan daude oraindik, enpresaren kasua ez delako behar bezala kudeatu.
Martinsa Fadesa enpresaren kasuak gauza ugari erakusten dizkigu edo gutxienez pentsarazi.
Lehenik eta behin, urtebetean 100 balio duenak hurrengo urtean erdia balio dezake; beraz, beti izan behar dugu bigarren aukera bat edo plan bat, krisialdiren bat agertzen bada arazoari aurre egiteko iadanik soluzioa edukitzeko. Ia inor ez da gai krisi bat aurreikusteko hazkunde-aldi baten erdian dagoenean eta horregatik jakintsuei kaso egin behar zaie, ekonomialariei, bereziki.
Iturria: https://www.google.com/amp/s/www.idealista.com/news/finanzas/economia/2018/07/20/766671-lo-que-nos-enseno-la-mayor-quiebra-de-la-historia-de-espana-10-anos-de-martinsa-fadesa%3famp=1
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.