2020(e)ko irailaren 25(a), ostirala

BAIKO: ASPALDITIK DATORREN KRISIA

 BAIKO: ASPALDITIK DATORREN KRISIA


Baiko, pilota profesionaleko taldea edo kluba da, Iñaki Aseginolaza enpresariak gidatzen duena. Orain dela gutxi arte, Asegarce izenarekin ezagutu izan dugu gaur egun ezagutzen dugun Baiko pilota enpresa. Izen aldaketa hau, enpresako zuzendari berriak ezarri zuen. Hain zuzen ere, Joserra Garaik.


Kontua da, COVID-19 honek, krisi larriak ekarri dituela zenbait enpresetan, eta Baiko pilota enpresaren kasua da honako hau:


Baiko enpresaren egoera lehertzear dela esan daiteke. Enpresa bizkaitar honek, ekonomikoki izan dituen galerak ikusita konfinamenduan zehar, pilota, aktibitatera itzuli zenean izan zituen onura gutxi horiek eta azken asteetan enpresak hartu dituen erabakiak ikusi ondoren, pilotari gehienak haserre bizian daude egoerarekin, non publikoki azaldu dute beraien haserrealdia eta ez dute ezeztatzen mobilizazioa egitea ez badago aldaketarik hurrengo asteetan enpresaren aldetik.


COVID-ak eraginak utzi dituela aipatu dugu lehen. Kontua da, pilotari guztiak ERTEan egon zirela, baina, ekainean, pilotarieri adierazi gabe, ERTEa altxa zieten, eta berriro entrenatzen asi ziren. Nonbait, pilotariei ez adierazteak zer asmo zegoen, ez zitzaien ondo iruditu eta urduritasuna nabaria zen. Pilotarien haserrealdia hau, piztua zegoen hau gertatu baino lehen. Esaten da, Asegarce izena zuen enpresa Baiko izenarekin jarri zutenean eta Joserra Garairen sarrerarekin hasi zela arazoa.


Hori gutxi balitz, azken hilabete honetan, hiru pilotarik (Eskirotz, Victor, Laso) agur esan behar izan diote pilota profesionalari, Baiko enpresak argitaratu duenez. Non zuzendariak eta atzean lan egiten duten guztiek aipatu duten, kontratuen bukaera enpresa ekonomikoki arazo batean dagoelako izan dela. Hori bai, beste pilotari batzuentzat albiste onak egon dira. Aranguren, Olaizola II eta Imazek kontratua luzatu dute enpresarekin. Guzti honek, pilotariak su bizi batean jarri ditu.


Krisi honen hasiera, enpresaren izena aldatu zutenean etorri zela esaten da. Baiko, Asegarce moduan jaio zen 1992. 26 urteren ondoren, enpresak izena aldatzea erabaki zuen, ezagunagoa izateko mundu mailan eta beste enpresa batzuekin negozioak egiteko. Hortik aurrera, Joserra Garairen figura azaldu zen, non ordurarte Bizkaia pilotalekuko gerentea baizen, baina zuzendari-buru bezala sartu zen enpresan. Gizon honen etorrerak, pilotariei kalte egin zien, izan ere, aldaketa asko ekarri zituen, ia denak kaltegarriak eta pilotariei abisatu gabe.


Eskirotzen kontratua ez berritu izanak, ikaragarrizko haserrea piztu zuen pilotarien artean. Gehienbat, gaztea eta 2.mailako txapelduna izateagatik. Baina ez da bakarra izan, Victor eta Laso pilotariei ere, horrelako zerbait gertatu zaie. Horrelako pilotari onak botatzeak, oraindik eta gehiago piztu du sua, eta pilotariek aipatzen duten moduan, bi pilotari hauen kaleratzea ez dela kirol arloari begiratutakoa izan, baizik eta, enpresaren aurka joategatik. 


Ondorioz, Baikoko pilotariek enpresari gutun bat bidali zioten, hainbat gauza aipatuz, non azpimarragarriena, egoera larri hau ahalik eta lehenbailen konpontzea nahi dutela da.


BIBLIOGRAFIA:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.