OSTALARITZAREN PORROTA
Ez dira garai onak inorentzat, baina batzuentzat are gutxiago oraindik. Eta hau da gertatzen ari zaiona ostalaritzari. Dudarik gabe, pandemia hasi zenetik, gauzak okerrera joan dira beraientzat, eta orain hartutako neurriarekin are zailagoa.
Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lehendakariak pasa den azaroaren 7an ostalaritzaren itxiera agindu egin zuen. Horrela, Urkulluk defendatu du erabaki mingarri hau ahalik eta gehien atzeratu duela baina guztiz beharrezkoa zela konfinamendu orokor bat eta osasun sistema sahiesteko. Naffarroan ere, gauza bera gertatu zen aste pare bat lehenago.
Gauzak horrela, ostalaritzek laguntza ekonimikoak eskatzen dituzte. Haien esanetan, eskatutakoak ez zaizkie nahikoak iruditzen. Eta datuek garbi hitz egiten dute: Iraila arte EAEko ostalaritzaren salmentek %38,8 egin dute behera. Eta noski, negozio itxierarekin garbi dirudi egoera ez dela hobera joango. Sindikatuek diotenez, taberna eta jatetxe askok behin betiko itxi behar izan edo behar izango dute.
Esandako guztiaren ondorioz, erraz uler daiteke ostalaritzaren haserrea. Alde batetik, ematen du haiek direla pandemiaren hedapenaren errudun bakarrak. Izan ere, itxi egin diren negozio bakarrak beraienak izan dira. Berriz, beste guztiak murrizketa gehiago edo gutziagorekin irekita jarraitzen dute. Beste aldetik, une honetara arte ahalegin ekonomiko ugari egin dituzte egoerara egokitzeko, baina alferrikakoak.
Dena den, denboraldi txarrak ez dute betirako irauten. Espero dezagun, pixkanaka gauzak hobera joatea. Egia da laguntza publikoak behar beharrezkoak direla, baina baita gutako bakoitzaren laguntza ere. Animo eta indarra eman behar diegu. Eskertuko dute seguro. Hau lehenik ezagutzen dut, nire aita ostalaritza da eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.