2020(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

 MARKETING DIGITALA ETA INFLUENSER -EN HARREMANA


Gaur egungo enpresek, haien produktuak saltzeko, betidanik egin duten bezalaxe marketing metodoak erabiltzen dituzte. Dena dela, internetek gure bizitzan eragina izan zuenetik, marketing digitala edo marketing onlin-a erabiltzen hasi ziren enpresak. Baina zer da marketin digitala? Marketin digitala baliabide digitalen bidezko merkaturatze estrategien erabilera eta konbinazio multzoa da. Azken urte hauetan, influenser deituriko “famatuak” oso ugariak dira. Hauek,  gai jakin baten inguruan nolabaiteko sinesgarritasuna duten pertsonak dira, eta sare sozialetan duten presentziagatik eta eraginagatik marka baterako preskriptore interesgarri bihurtu dira. Pertsonai hauei esker, enpresa ugari diru mordoa aurrezten hari dira, haientzat merkeagoa delako hainbat influeser-i haien produktuak oparitzea, telebistan anuntzio bat jartzea baino. 



Influenser hauek duten influentzia gurekiko, uste baino handiagoa da. Enpresentzat aukera ezin hobea da beraien produktuak saltzeko orduan, badakitelako haien “followers”-ak segituan erosiko dituztela  haiek gomendatutako produktuak. Azkeneko bost urteetan, grafikoan ikus daitekeen bezalaxe, influenser gehiago daude Espaina mailan. Besteak beste, badira mikroinfluencer deituriko pertsonak ere. Hauek follower gutxienekoak dira, eta enpresa handiekin edota internazionalekin ez dute harremanarik mantentzen.


Aurreko guztia laburbilduz, influenser izatea uste baino garrantzi handiagoa duela esan dezakegu, enpresentzat batez ere, hauek iritzi-liderrak direlako teknologia berrien munduan.



Enara Iglesias




https://www.beedigital.es/marketing/la-reciente-importancia-de-los-influencers-en-el-marketing-digital/





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.