Urtero, tamalez, gure gizartean ekoizten den janariaren herena zakarrontzira botatzen dugu. Hori dela eta, 1.300 milioi tona elikagai osasuntsu eta jangarri galtzen dira, bederatzi pertsonetatik batek gosea pasatzen duen mundu batean.
Arazo honi aurre egiteko, azken urteetan zenbait gizarte-mugimendu sortu dira, eta horietako bat, 2016an Danimarkan jaio zen "Too Good To Go" mugimendua da, izen bereko aplikazio batean gauzatu zena.
App honen bitartez, eguneroko janari-soberakinak dituzten establezimenduak prezio murriztuen truke haiek salbatzeko prest dauden pertsonekin lotzen dira. Hau da, supermerkatuak, jatetxeak, okindegiak, hotelak, fruta-dendak, etab. bezalako establezimenduek eguneroko gehiegizko janaria saltzeko aukera dute prezio merkeago batean. Era honetan, denek irabazten dute, batetik bezeroek janari merkeagoa eskuratzen dutelako, bestetik jatetxeek edo dendek bota behar zuten janariarekin dirua lortzen dutelako eta azkenik, ingurumenari begiratuz, janaria galtzea ekidituko lukeelako. Hau da, jatetxeetako soberakinak botatzen direnean, elikagaiak alferrik galtzen dira, eta baita ere hori ekoizteko inbertitu diren baliabide eta prozesu guztiak alferrik galdu.
Beste modu batean esanda, "Too good to go" mugimenduak, ez du ekonomian soilik eragiten, ingurunean ere inpaktu handia sortzen du. Izan ere, janaria zaborretara joan ordez saldu egiten badugu, elikagai horiek salbatzen ditugu eta horrekin ingurumena zaintzen lagunduko genuke. Hainbat ikerketek diotenez, app honen bidez salbatutako ogi barra batek auto baten kilometro bateko CO2 igorpena aurreztea lortzen da. Are gehiago, janaria botatzen dugunean, hondakin horiek kudeatzeko prozesuak berotegi-efektuko gasen emisio globalen % 8ren erantzule dira.
Bestalde, aplikazio honek, izugarrizko gorakada izan du azken hiru urte hauetan, 9.5 milioi erabiltzaile baino gehiago batzea lortu baiditu, 17.000 establezimendu baino gehiagoren ekarpenarekin. Bai erabiltzaileen eta establezimenduen laguntzarekin, zaborrontzira zuzenean joango ziren 10.000.000 janari-pack salbatzea lortu dira guztion zorionez.
Amaitzeko, mugimendu honi buruzko nire iritzia ematea gustatuko lizaidake. Lehenik, onartu beharra dut mugimendu honen ideia zoragarria iruditzen zaidala. Uste dut bai saltzaileak eta baita ere bezeroak etekinak lortuko zituztela, eta hori gutxi balitz, ingurumenari izugarrizko mesedea egingo litzaiokela, gutxiago kutsatuz.
Baina, nahiz eta aplikazio hau arazorik gabe funtzionatzen zuela pentsatu, zenbait pertsonei entzun ondoren hainbat arazo izaten direla ohartu naiz. Hauek dira adibidez zenbait bezeroen kexak:
"Igandean, bi pakk erosi nituen jatetxe batean. Packen bila joatean, jatetxea itxia zegoela konturatu nintzen. 48 ordu daramatzat Too Good to gor-ekin hitz egiten. Mila dei eta mezu elektroniko bidali ondoren, inor ez da nirekin harremanetan jartzen, ez barkamena eskatzeko, ez entregatu gabeko zerbitzu eta produktu batengatik ordaindutako dirua itzultzeko modua ikusteko."
INFORMAZIOA:
https://www.xatakamovil.com/aplicaciones/too-good-to-go-aplicacion-que-ahorras-dinero-evitas-desperdiciar-comida
https://toogoodtogo.es/es
https://www.xatakamovil.com/aplicaciones/too-good-to-go-app-que-podras-comer-barato-combates-desperdicio-alimentos
https://es.trustpilot.com/review/toogoodtogo.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.