BUSSINES AINGERUAK, AINGERU INBERTITZAILEAK, NEGOZIO AINGERUAK...
Gaur egun enpresa edo negozio batekin hastean jabetzen gara zein garrantzitsua eta zaila den finantzaketa lortzea, buruan dugun proiektu hori martxan jarri ahal izateko.
Finantzaketa-bide desberdinak daude, ohikoenak enpresa bera hasten duten horiek edota bazkide fundatzaile berberen aportazioa izan daiteke, baina batzuetan zaila izaten da, ez delako nahiko kapital propio, aurrezkiak eta abar edukitzen. Banku-erakundeen bidez finantzatzeko aukera ere badago, baina askotan zaila da horiek lortzea, aplikatzen dituzten eskakizunak betetzea zailak baitira ilusio handia baina baliabide gutxi dituzten hasiberrientzat.
Bada beste bide bat, non gazteek geroz eta gehiago erabiltzen duten hasierako oinarri ekonomikoari apoio bat emateko: "Business aingeruak" figura, hau da, hasiberri hauek behar duten dirua jartzen dute edo horren zati handi bat. Lagundu nahi duten pertsona hauek normalean, enpresariak, konpainiako zuzendariak, inbertitzaileak, ekintzaile arrakastatsuak… izan ohi dira. Hauen laguntza izatea onuragarria da, noski, izan ere, finantzaketa errazteaz gain, ekintzaileari berari agundu egiten diote proiektua aurrera eramaten, kontaktu, esperientzia eta beraien ezagutzekin, baita aholkuak eman ere.
Espainiako Business Angels Elkartearen arabera, identifikatzen ditu 35 eta 55 urte bitarteko pertsonak izan ohi direla laguntza ematen dutenak eta 50.000€-rainoko inbertsio-gaitasuna dutenak. Urte batzuk igaro ondoren (3 eta zazpi urte bitartean) inbertitutako dirua berreskuratzeagatik ordainduko da, gehi hartutako arriskuengatiko prima bat.
Hala ere, adituek diote neurri egokiak hartu behar direla, inbertitzaile horietako batzuek agian ez dutelako ez prestakuntzarik eta ezta zorroztasun nahikorik beren ekarpena benetan eraginkorra izateko.
Arrakasta izan den kasuetan, mota horretako finantzaketa lortzen duten ekintzaileen adibide asko daude, eta arrakasta izan ondoren, beraiek bihurtu izan ohi dira "Aingeru Inbertitzaileak", beraiekin egin duten bezala, orain beraiek beste norbaiti lagundu nahi dietelako.
Esan beharra dago Gipuzkoako fiskalitateak behintzat aitortzen duela “Aingeru Inbertitzailea”ren lanas eta garrantzia eta horregatik, zerga onurakak izaten dituzte Ogasunarekin kontuak egiteko garaian.
Bukatzeko eta bitxikeri bezala, badirudi "Business angel" terminoaren jatorria Brodwayko antzerki eta musika mundutik datorrela, non beren obretarako finantziazioa behar zuten ekoizleek hiriko pertsona dirudunengana jotzen zuten (up town), non zentrora jaisten ziren (down-town), hasiberri horiei laguntzeko, aingeruak balira bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.