Black friday-a enpresa handiek erabiltzen duten estrategia bat da, non izugarrizko prezio jeitsierak eskaintzen dituzte biztanleei kontsumora bultzatzeko, baina zer dago estrategia ekonomiko honen atzetik? zer ondorio ekartzen dizkie txikiagoak diren jarduera ekonomikoai? Testu honen bitartez batez ere black fridayaren inguruko iritzia ematea gustatuko litzaidake.
lehenik eta behin Black frida-a kontsumo basati bat irudikatzen du, horrek ondorio handiak eragiten ditu lengileengan, lan baldintza gogorragoak bezero gehiago daudelako, eta askotan soldata berdinarekin. Hau da, bizitza eta lan baldintza prekarioagoak oraindik eragiten ditu. Lengileei bakarrik ez die lanean eragiten, lan baldintzez aparte, lan erritmoa bizkortzen du eta lengileengan estresa edo bestelako arazo edo gaixotasunak eragin ditzake.
Langileen eragiten dituen gaitzez gainera, bestelako jarduera ekonomikoetan eragina du ere. Estrategia hauek enpresa edo marka handiek bakarrik egin ditzakete, dituzten baliabideak eta gaitasun kapitalak handiak direlako. Berriz, enpresa txikiek, ezin dute martxan jarri eta biziki ikusten dute beste behin enpresa handien zapalkuntza haien lana eta esfortzuarekiko. Guzti horren errudunak, sistema ekonomiko kapitalista elikatzen duten agintari eta goi mailako herritarrak dira, haien bizi baldintzak, gizarte osoaren gainetik jartzen dituztenenak aberaseko besterik ez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.