2020(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

AMAZON OIARTZUNERA IRISTEKO AUKERA

 

AMAZON OIARTZUNERA IRISTEKO AUKERA

    Amazon multinazionalak zentro logistiko bat ezarri nahi du Oiartzunen. Bertako udalak onartu du kezkatuta dagoela tokiko merkataritzan duen eraginagatik, sektoreko erakundeek ere adierazi baitute hori. 

     Amazon on-line salmentako multinazionala Gipuzkoara iritsi da, Oiartzunen logistika gune bat ezartzeko asmoz, eta horrek kezka piztu du bertako merkatarien artean; izan ere, ez dute ondo ikusten konpainia estatubatuarra bere lurraldean txertatzea.

    Oiartzungo Udalak lehengo asteko asteartean baieztatu zuen Amazonek bere udalerrian kokatu nahi duela, gogorarazi du ezin diola multinazional estatubatuarrari "baldintza gehigarririk" ezarri. Bestalde, udalak ohar baten bidez azaldu duenez, lehengo asteko astelehenean jakin zuen San Jose Lopez logistika enpresak inbertsio funts bati saldu diola orain arte herriko Lanbarren industrialdean erabili duen gunea.

    Udalak ezin du inolako eragozpenik ezarri konpainiak logistika-lanetarako eremu baimendua delako. Hori ikusiz, negozio txikien aldeko jarrera hartu du, eta kezka agertu du kontsumo-ereduen internet bidezko erosketen hazkundeagatik; Amazon bertan ezarriz gehien kaltetzen duena horiek dira eta; negozio txikiak. Horregatik, Oiartzungo Udalarentzat, negozio horiek sustatzeko ekimenak eta lankidetza lehentasunezkoak dira, eta helburu horrekin harreman zuzena du Iturri Merkataritza merkatarien elkartearekin.

Udalak hauxe esan zuen egoera honen aurrean:

"Merkataritza txikiak bizia ematen die auzoei eta herriari. Ezinbestekoa da herriko bizitzarako "

    Ohar batean, Udalak jakinarazi du "kezkatuta" dagoela SJLko langileen egoerarekin, baina garraio konpainiako zuzendaritzak jakinarazi dio Oiartzunen jarraitu nahi duela lanean, eta, horretarako, balizko kokapen berriak aztertzen ari direla.

Hertaera hau berria denez ez dakigu zer gertatuko zen baina seguraski Amazonek bertan txertatuko duela bere enpresa eta horren ondorioz aurkako jarrera duten pertsonen aldetik ukoa gertatuko da.

Inquietud en el comercio guipuzcoano por la llegada de Amazon a Oiartzun |  Economía Vasca y Mundial | EiTB

ITURRIAK:
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/economia/2020/11/18/oiartzun-dice-condicionar-centro-logistico/1069038.html

https://www.diariovasco.com/economia/empresas/gigante-aterriza-oiartzun-20201114194858-nt.html?ref=https:%2F%2Fwww.diariovasco.com%2Feconomia%2Fempresas%2Fgigante-aterriza-oiartzun-20201114194858-nt.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.