2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

Frankiziak eta komertzio-txikiak



Gaur egun gai nagusi bilakatu dira frankizien eta komertzio txikien artean dauden lehiak, hauek izan ere gizartean oinarri eta ondorio handiak ekartzen dituztelako.

Frankiziak enpresa handi batzuk dira non beste edozein merkatu txiki baino baliabide gehiago dituzten eta gauza gehiago eskaintzen dituzten. Hauek mundu mailan geroz eta handiagoak egiten hari dira eta horrekin batera geroz eta jende gehiagok nahi izaten zuen hasiera batean frankizietara joan.

Komertzio txikiek sekulako arrisku eta mehatxua jasaten dute frankizia hauengaindik, hauek merkatu estrategia batzuk erabiltzera behartu egiten dituzte horrela haien bezeroak ez galtzeko, baina hala ere jendea hasiera batean frankizietara jotzea petsatzen du beti, iragarki gehiago dituztelako, handiagoak direlako edo ta aurkitzeko errazagoak direlako.

Frankiziak gehienbat produktu ugarien eskaintzea egiten du eta gainera prezio baxuetan. Komertzio txikiek saiatu beharko dira horri aurre egiten nolabaiteko beherapen edo merkatu estrategia bat erabiltzen. Nire amak adibidez, optika bat du, sarritan telebistan agertzen da optikalia frankizia eta horrek izugarrizko mehatsua sorrarasten dio, honek 2 betaurreko baten prezioarengatik edo beste edozein motatako beherapen eta prezio txikien aurkezpena eginez. Hala ere, amaren dendara betiko eta auzoko jendea joaten da , nire amak zerbitzu pribilegiatu eta esklusibo bat eskaintzen duelako batik bat.

Horregatik nire ustez, Frankiziak egotea ez nuke ona denik esango baina bai edozeinentako asekigarriak diren produktu ez bikainak jartzea guztiok zerbait edukitzeko. Komertzioek beti izango dituztelako alboan bizi diren edo atentzioa nahiago duten bezeroak.


comercios bilaketarekin bat datozen irudiakfranquicias bilaketarekin bat datozen irudiak


opticalia bilaketarekin bat datozen irudiak

2017(e)ko abenduaren 6(a), asteazkena

BLACK FRIDAY-a

Black Friday hitza entzuten dugunean guztiok dakigu zeri buruz ari garen hitz egiten.
Black Fridaya, "Thankgiving Day"-aren urrengo egunean izan ohi den gabonetako egunetako erosketak inauguratzen dituen eguna da. Bertan, denda asko eta askok izugarrizko beherapenak egiten dituzte. Bai kaleetan ikusi ditzakegun dendek, bai almazen handiek eta baita ere interneten erosketak egin daitezkeen edozein webgunetan.
Egun hau iristen denean, mundu guztia zoroen moduan jartzen da. Askok eta askok egun hau erosketak egiteko aprobetxatzen dute edozein arrazoi direla eta.

Enpresen ikuspuntutik begiratuta, irabazi asko lortu ohi dituzte, ohiko bezeroak ez diren asko etortzen direlako beraien beherapenak ikustera. Gainera, produktu bat ez bada saldu ohi izaten aprobetxatu egiten dute merke jartzen, horrela bezeroei prezioa erakargarriago egiteko produktua baino eta azkenean erosteko.
Bezeroen ikuspuntutik izugarrizko aukera da. Brak Friday hitza entzuten dugunean korrika joan ohi gara dendetaa ea ze produktu dauden merketuta eta zenbat ikusteko. Askok eta askok beherapen izugarri horiek ikusterakoan arrapalada batean "denda guztia" erosten dute, nahiz eta ez izan beharra produktu horiek erosteko.
Hori guztia dela eta, enpresek etekin handia lortzen dute prezioen erakargarritasunagatik. Eta bezeroek berriz, produktu kantitate izugarriak erosten dituzte prezio merkean gustura sentitzeko beraien erosketekin nahiz eta beharrezkoak ez izan.

Azkenik esan nahi dudana hau da: kontu aldiz erosi behar ditugu produktuak egun honetan, entzun dudan bezala, aurreko urtean egun honetan erosi zenaren erdia baino gehiago itzuli egin baitzen berriz ere dendetara. Hau guztia bi arrazoirengatik gertatzen da (nire iritziz): ez dugulako kontrolatzen gure burua horrelako egunetan eta horregatik, beharrezkoak ez diren gauzak erosten ditugulako, eta bestea, erosterako momentuan ez diogulako arreta jartzen ze erosten ari garen, adibidez; arropa denda batean bagaude, egun hau dela eta dugun "antzietatearekin" ez dugula ezer probatzen ea ondo gelditzen zaigun ikusteko eta horrela erosteko. Horregatik, etxera iristen garenean eta arropa hori probatzen dugunean, probabilitate handia dago ez guztatzeko nola geratzen zaigun, beraz dendara itzultzen gara ez zaigun gustatu produktua itzultzeko.

2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

tradizioa galeran

Gaurkoan, Donostiako mikro enpresa bati buruz hitz egitera natorkizue.
Mikro enpresa delako hau, mertzeria txiki-txiki bat da eta esango nuke auzo horretanbizi diren familia gehienek ezagutzen dutela dendatxoa.
Gaur egungo jabearen gurasoek sortu zuten eta inoiz ez du galdu denda goxo eta erakargarriaren xarma.
Mertzeria honetan denetarik saltzen zen eta da. Ileko gomatxoetatik hasi eta adinean sartutako jendearentzako arroparaino.
Orain arte negozio honek ez du batere arazorik izan, egia da krisi garaiak eragina izan zuela denda guztietan bezala eta marketin estrategiak erabili behar izan zituztela. Gogoan dut dendatik igarotzean kanpoan 2x1 kartelak ikusi izana eta baita dendariak zerbait erostean beste zerbait oparitzea ere.
Baina arazo handiena "Garibay" denda alboan ireki zutenean izan zen. Erabateko mehatxua bilakatu zen. Izan ere, modernoagoa zen, eskaparatea deigarriagoa zuen, denda bera ere askoz handiagoa zen eta bezeroak atenditzeko ez zuten minutu pare bat baina gehiago tardatzen. Ezin dugu esan multinazionala dela Garibay, ezta gutxiago ere, baina bai gure denda tradizional txiki haun baino potenteagoa dela.
Hala ere, bere aukerak baditu gure dendatxoak. Lehenik eta behintratu oso pertsonalizatua eskaintzen du. Bezeroak antzekoak direnez gehienetan beraien beharrak ezagutzen ditu jabeak, adeitasun handiarekin hartzen ditu bezero berriak eta beti laguntzeko prest agertzen da.
Baina ekonomikoki hitz egiten badugu, finantzaketa askoz zailagoa eta murriztuagoa izango du gure dendak eta garibayk aldiz ez. Hau geure dendaren ahulezietako bat da.
AMIAren analisi txiki bat egin ondoren ikus dezakegu dendak zailtasun handiak dituela bere etsaiaren aurrean, baina hala ere zailtasunak-zailtasun aurrera jarraitzen duela.
Beraz artikulu honekin  betiko dendak eskaintzen diguten zerbitzua ez dela konparagarria gaur egungo denda handi hoiekin esatera nator (baita defenditzera ere). Beraz anima zaitezte zuen inguruan dituzuen betiko denda hoiek bixitatzera, batek baina gehiagok ezusteko polita biziko duzuelakoan nago.

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Aurrekoan lenguako azterketa batean, liburu, musika...-ri buruzko iragarki bat agertu zitzaigun. Hausnarketa txiki bat egitera eraman zidan, eta komentatzea gustatuko litzaidake.

piraterĂ­a-informĂ¡tica.jpg (765×430)Duela urte batzuk liburu bat nahi zuenak, liburudendara joan eta erosi behar zuen. Musika disko batek nahi zuenak, binilo, kasete edo cd bat erosi behar zuen. Gaur egun, teknologia berriekin, internet edozein talderen musika edo idazleren liburu bat lortu dezakegu, normalean merkeago, eta askotan dohain. Dohain lortzeak ilegala da(pirateria), ilegala izateaz aparte, ondorio txar izugarriak dauzka.

Hasteko, liburu bat idaztea edo cd bat grabatzea ez da dohainekoa, kostu bat dakarki, bere salmentan lortzen denarekin berreskuratzen dena. Pirateriarekin pertsona askok bere lanpostua galzorian dute, idazten denetik bezerora iristen den arte prozedura handia baitu, denbaria, pakete banatzailea, inprentako langialeak... Ordenagailuz eta dohainik, ez du inorrek dirua irabazten, zer pentsatuko zenuke zure familiko norbait izango balitz?

Beste kontu bat, kultura da, bai, kutura azken finean gure kulturaren zati handi bat libuetatik ateratzen badugu, idazleak ez baldin badituzte diru sarrerak, ez dituzte liburuak idazten jarraituko, baina hori guztiak bezala, inor ez zuen lanik egingo diru truke izango ez balitz. Ez genituzke libururik edukiko, eta gendearen kultura maila asko jeitxiko zen.




Txikitatik irakurtzeak asko gustatu zait, musika entzuteak bezala, ibook bat daukat eta ahal dudan heinean dohaineko musika eta liburuak deskargatzen ditut, badakit ez dela egokiena, baina behin irakurriko dudan liburu batengaitik 20 euro ordaitzeak atzera botatzen nau, nahiz eta etxean kriston liburu pila eduki(2000 gutxi gorabehera). 


Nire ustez, interbideren bat bilatu beharko genuke, irakurleak liburak eskuratzea errazago edukitzeko, gainontzekoei min egin gabe. Prezioak asko jeistea edo bestelako interbide bat, azken finean pirateria praktikatzen dugunak gainontzekoak bezain beste galtzen dugu eta guregaitik eta gure ondorengoengaitik pentsatu eta aldatu beharko dugu.

Taxiak arriskuan

Garai zailak izaten ari dira taxi-gidarientzat. Horren ondorioz, Hego Euskal Herrian manifestazio bat egin da, lau orduko geldialdi baten bidez. Egoera hau ez da soilik han gertatzen, taxilari guztiak daude egoera berdinean. Ondorioz, Madrilen ere manifestazio bat egin da. Gertatzen ari dena ez da gauza berria, bada denbora egoera honetan daudela, baina zoritxarrez, areagotzen ari da.
Taxi-gidariek lau orduko geldialdia egin dute protesta gisan Hego Euskal Herrian, haien ustez bidegabea eta desleiala den lehia salatuz. Taxilariek zenbait mehatxu dituzte haien kanpo analisian, izan ere, konpetentzia berriak sortu dira taxi-gidarientzat, esaterako, Uber eta Cabify enpresak. Enpresa mota hauek oso modan jarri dira azken aldian, merkeagoak direlako, eta gainera, oso erosoak eta azkarrak. Gidariek konpetentzia hauen jarduera erregulatzeko araudia aldatzea eskatzen dute, ez zaielako bidezko konpetentzia iruditzen. Izan ere, taxilaria izateko lizentzia bat behar da, oso garestia dena. Ordea, plataforma berri hauek, ez dute lizentziarik ordaintzen, eta horregatik, gidariak oso haserre daude. Taxilariek diotenez, haien zerbitzua desegitear dago enpresa berri hauen ondorioz.  Hauek agertu zirenetik, taxien sektorea bezeroak galtzen ari da, eta galbidean daude. Ez zaie batere bidezkoa iruditzen, zerbitzu bera eskaintzen ari direlako baina lizentziarik ordaindu gabe. Gaur egun, 3000 familia inguru bizi dira taxiari esker Hego Euskal Herrian, eta arriskuan daude. Enpresa berri hauek oso ospe ona hartzen ari dira, jendeari asko gustatu zaielako bai prezioagatik eta baita zerbitzua azkar eskaintzen delako ere, baina askotan, ahaztu egiten zaigu zer dagoen atzetik, eta zer egin beharko genukeen. Izan ere, enpresa berri hauek ilegalak dira, eta inork ez du ezer egiten egoera aldatzeko.
Madrilen ere milaka gidari bildu dira manifestazioan gauza bera salatuz, Uber eta Cabify plataformaren aurka protesta eginez. Taxi zerbitzu publikoaren eta legea betetzearen aldeko protestak izan dira egindako manifestazio hauek. Politikariei ere dei egin diete, lehia desleiala salatuz. Aipatutako manifestazioan, taxilari batzuen karteletan enpresa berri hauek politikoak erosten dituztela esaten zuten, haien haserrea azalduz.  
Ni erabat ados nago taxilariekin, izan ere, haiek diru kantitate handi bat ordaindu behar izan dute lizentzia lortzeko eta dauden lekura iristeko, eta orain, lizentziarik ordaintzen ez duten enpresa berri batzuk bezeroak kentzen dizkiete. Ez zait ongi iruditzen taxien sektorea arriskuan egotea, haiek baitira benetan dirua inbertitu dutenak, ondoren beste batzuek lana kentzeko. Ez da bidezkoa bi enpresa motek zerbitzu bera eskaintzea, baina batzuk lizentziak ordaintzen eta besteak ez. Nire ustez, norbaitek neurriak hartu beharko lituzke, eta ongi iruditzen zait politikariei salaketa hau egitea, haiek esku har dezaten.


Informazioa hemendik lortu dut: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5242702/taxigidarien-lanuztea-hego-euskal-herrian-2017ko-azaroak-19/

Black Friday-aren etenkinak


Black Friday eguna gehiengoek ezagutzen dugun egun komertzial bat da, egun honekin eguberritako erosketa tenporada hasten dela aitortu nahi da, honek esan nahi du, deskontu handiak egongo direla denda txikietan nahiz almazen handietan.

Egun hau ez da ofizialki jaiegun bat, nahiz eta askok, horrela ikusi. Egungo enpresak honetaz baliatzen dira deskontuak egiteko eta urtean zehar saldu ez dituzten produktuen prezioa kantitate handi batean deskontatzeko eta honela hauek gainetik kentzeko. Modu honetan jarraian datorren tenporada berrirako dituzten produktuak aterako dituzte.

Egia esan nahiko arrakastatsua da, krisiaren eraginez, jendeak gabonak baino lehen erosi nahi ditu opari, produktu, materialak etab. gabonetan erosketak egitea, denek dakigunez nahiko garesti ateratzen da prezioak gora egiten dutelako, horregatik, eguneko erosketa bolumena nahiko handitzen dela diote egun konkretu honetan(inbestigazio baten bitartez frogatua).

Normalean jendeak egun honi etekina ateratzeko, gehiengoek internetetik egiten dute erosketa(ohikoena dena) baina beste askok ere dendan bertan erosten dute.

Nire ustez, ondo pentsatua dagoela uste dut, enpresek etekin handia ateratzen dute eta gabonetara itxaron baino hobe Black Friday-an eskura ditzakezu beharrezko opariak, arropa...

media markt black friday bilaketarekin bat datozen irudiak

Black Friday


BLACK FRIDAY:


         Black Friday gaur egun modan dagoen erosketak egiteko egun berezi bat da. Ospakizun hau Estatu Batuetan sortu zen eta orain mundu osoan zehar zabalduta dago. Ostiral beltza esaten zaio egun honi, eta zer du berezia egun honek? Bada, merkealdiak egoten diren eguna da, eta denda gehienetan %20,%30,%40,%50..€-ko beheraldiak egoten dira. Ideia nagusia gizarteak kontsumitzea da. modu honetan, jendeak beharrezkoa baino gehiago erostea eragiten dute eta dendek kantitate handiagotan saltzen dute. Batez ere enpresa handiek erabiltzen dute metodo hau, eta stock-ean dituzten produktuak ateratzen dituzte biltegitik, hauek saltzeko asmoz. Internetetik erosita ere beherapenak izugarriak dira, normalean dendetan baino handiagoak.

Ondasuna objektu material bat da, erabiltzean gogobetetzea dakarrena, nahi bat edo premia bat asetzeko aukera ematen duelako. Ondasun hauetan baliatuz, jendearen nahia edo premia ugaritu nahi dute, beraz enpresa bakoitzak bere estrategiak erabiliko ditu gehiago saltzeko.

Esan beharra dago egun honetan erosketak egitea ez dela uste bezain merkea. Enpresa askok aprobetxatzen dituzte horrelako egunak azpijokoak egiteko. Esate baterako, zenbait enpresa handiek iruzurrean jolasten dute. Aurreko asteetan prezioak igotzen dituzte eta modu honetan Black Friday egunean berezko preziora bueltatzen dira eta prezio  “merkeagoak” ezarri dituztela jakitera ematen dute. Errealitatean hori ez da egia, benetako preziora besterik ez dira itzultzen. Beste trikimailuetako bat, prezio minimo batean kontsumitu ezkero lortzen diren beheraldiak dira. Hau da, oso ohikoa da 30€ baino gehiago gastatzean beherapenak lortzea, modu honetan gehiago erostera erakartzen digute.
Enpresa estrategia deritzo enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabili ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoa. Aurretik aipatu dudan bezala, enpresa bakoitzak bere trikimailuak erabiliko ditu gehiago saltzeko, batzuk % handiagok jarriz, besteak kantitate kopuru bat kontsumitu ondoren soilik egingo dituzte deskontuak … Eta esan beharra dago Nazioarteko enpresek indar handiagoa izaten dutela enpresa txikiek baino. Enpresa txikiek deskontu handiak egiten hasten badira, diru sarrerak txikiagoak izango dira, beraz, irabazi gutxi izango dituzte.

Prezioa, ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion diru-kantitatea da. enpresaren helburua une oro, ahalik eta etekin handienak lortzea izango da. prezio bat finkatzea da, lortutako sarrerak kostu guztiekin alderatuz ahalik eta handienak izatea dakarren prezioa finkatzea, eta baita salmentak eragindako sarrerak handitzea ere. Merkatuak lotura du elkarren artean, beraz, enpresa batean Black Friday-a ospatzen bada, besteek ere modu batean ospatzeko beharra sentituko baitute. Bestela, bezero guztiak deskontuak dauden dendetara joango dira eta besteek ez dute salmentarik izango, beraz, komeni da momentuko merkatura moldatzea.
Resultado de imagen de black fridayHonez gain, oso nabarmena da egun honetarako egiten den publizitatea. Hau enpresa batek kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da. ordainduta eta masa-komunikabide bat erabiliz (irratia, telebista, prentsa … ). Hau guztia azalduz, dagoeneko ikasi dugu zer den salmenta sustapena; produktu batean salmentak handitzeko helburuz, enpresak denboraldi batean egiten dituen merkaturatze-jardueren multzoa hain zuzen ere.