Black Friday eguna gehiengoek ezagutzen dugun egun komertzial bat da, egun honekin eguberritako erosketa tenporada hasten dela aitortu nahi da, honek esan nahi du, deskontu handiak egongo direla denda txikietan nahiz almazen handietan.
Egun hau ez da ofizialki jaiegun bat, nahiz eta askok, horrela ikusi. Egungo enpresak honetaz baliatzen dira deskontuak egiteko eta urtean zehar saldu ez dituzten produktuen prezioa kantitate handi batean deskontatzeko eta honela hauek gainetik kentzeko. Modu honetan jarraian datorren tenporada berrirako dituzten produktuak aterako dituzte.
Egia esan nahiko arrakastatsua da, krisiaren eraginez, jendeak gabonak baino lehen erosi nahi ditu opari, produktu, materialak etab. gabonetan erosketak egitea, denek dakigunez nahiko garesti ateratzen da prezioak gora egiten dutelako, horregatik, eguneko erosketa bolumena nahiko handitzen dela diote egun konkretu honetan(inbestigazio baten bitartez frogatua).
Normalean jendeak egun honi etekina ateratzeko, gehiengoek internetetik egiten dute erosketa(ohikoena dena) baina beste askok ere dendan bertan erosten dute.
Nire ustez, ondo pentsatua dagoela uste dut, enpresek etekin handia ateratzen dute eta gabonetara itxaron baino hobe Black Friday-an eskura ditzakezu beharrezko opariak, arropa...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.