KONTSUMOAREN ETA DENDEN IRUZURRA
Denbora gutxi barru gabonak datoz. Zoriontasunez beteriko garaia da, eta baita kontsumoz beterikoa ere. Olentzero, errege magoak, eguberriko afari eta bazkariak, eta baita urtezahar eta urteberrikoak. Horrek kontsumismoa, bere osotasunean eta modurik puroenean ekartzen du. Izan ere, enpresa guztiak aprobetxatzen dira horrelako denboraldietaz.
Baina, ondo pentsatuz, gabonak eta ondoren, zer dator? Neguko deskontuak edo "rebajak". Ondoren, inauteriak, "San Valentin", eta berriz ere udaberriko rebajak datoz. Lehenago "Black Friday" dago. Azken finean, erostera eta kontsumitzera bultzatzen gaituzten festak edo ospakizunak dira. Inauterien kasuan eta beste gertaera batzuen kasuan, tradiziozko festak kontsideratu daitezke, eta mozorroak eta bestelako artikuluak erosi arren, gutxienez ez dira kontsumora osotasunean bideratutakoak, ospatzera ere zuzenduta daude eta.
Beno, goazen harira. Aurrekoan, psikologia klasean geundela, pertzepzio subliminala zer zen eta bere erabilera ikasi genuen. Hau salmentarekin erlazionatuta dago. Egia esan, dendak honetaz baliatzen dira beren salmentak optimoagoak izateko. Marketing lana oso garrantzitsua da dendetan, hau da, nola saldu eta zer teknika erabili horretarako. Pertzepzio subliminala inkontzienteki buruan sartzen zaizkigun mezuak edo pertzepzioa da. Ez baduzu nabaritu, arropa dendetan batez ere musika zehatz bat jartzen dute; normalean "txunda txunda" edo erritmo azkar bat daramana. Honek inkontzienteki erostera edo "motibatzera" eramaten gaitu. Baita ere, pertzepzioa eta ikusmenarekin lotuta, arropa modu oso konkretu eta pentsatuan dago kokatuta. Denda horietarako lan egiten duten marketing langileak, badakite zer prenda jarri non, zuk lehenengo zer ikusteko. Horrela zure atentzioa beraiek nahi duten lekura eramaten dute. Hau baita ere gertatzen da supermerkatuetan eta veste motatako enpresetan. Horrela jokatzen dute, jendeak erostearen helburu bakarrarekin. Eta ez hori bakarrik, baizik eta jendeak beharren gainetik erosteko, jendeari behar ez dueƱa erostera eramateko. Azken batean, gurekin jolasten dute beraien etekinerako.
Bukatzeko, esan nahi dut iruzur ekonomiko batean bizi garela, vaina horrelakoak direla gauzak. Enpresa bakoitzak beti beregan pentsatuko du. Enpresa baten helburua beti irabaztea izango delako, kostuak murriztuz, ahal den etekin handiena ateratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.