Euskal Herrian hain ezaguna den laboral kutxak, 2018ko ekonomiari buruzko aurreikuspuntua eman dio prentsari. Beraien iritziz, ekonomia %2,7 altxatuko da urte honetan, hortaz gain, lanpostuak sortuko direla eta hazkundea moteldu egingo dela iragarri dute, honekin esan nahi dutena da onurak ez aurrera ez atzera egingo dutela.
Artengo urtea oso urte ona izan dela diote, urtea bukatzerakoan hazkundea %3,1ekoa izango da estatuan eta %3a EAEn. Ekonomia hazkundea hobetzen joango da urtea pasaz baina urte erdira hazkunde hori moteldu egingo da. Urte honetan 16.000 enplegu sortuko direla esan dute.
"Une ekonomiko gozoa bizi dugu, nazioarte mailako ekonomien hazkunde
sinkronizatua izaten ari baita" eta horrek "eragin positiboa du
Espainiako eta EAEko ekonomietan", esan du Egibarrek.
Hortaz gain, Kontsumorako Prezioen Indizea %1,6 eta %1,2 igo da Euskal Autonomi Erkidegoan. Beraz, urte arteko inflazio tasa %1,6 koa zen urrian ere eta %1,1 ekoa zen azaroan. Urrutik Azarora bitartean, prezioak 0,4 garestitu dira eta urtea hasi zenetik prezioak %1,1a igo dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.