EU-JAPAN SUMMIT.
Bost urtez negoziatzen ibili ondoren Europak azkenean, merkatu libre bat izateko itun bat sinatu du Japoniarekin, tratu hau 2019an indarrean egotea aurreikusten da. EBk inoiz egin duen merkataritza akordiorik handiena izan dela esan da, izan ere, biak munduko merkatu potenteenetariko batzuk dira, Europa merkaturik handienetan seigarrena da eta Japonia berriz laugarrena, biak elkartzean 640 milioi biztanleko merkatua eta munduko ekonomiaren heren bat ordezkatuko dituzte. Baina itun honen punturik garrantzitsuena Japoniara esportatzen dituzten hainbat produktuen muga-zergak ezabatu edo jaitsi egingo direla da, eta hala, Europak izugarri aurreztuko du zergek suposatzen zuten gastuetan.
Batetik, datuen arabera, Europako enpresek ondasun eta zerbitzuetan urtero 86000 milioi euro saltzen dituzte Japoniako lurretan. Mila milioi bat euro ordaintzen dira muga pasatzean, produktu eta zerbitzu horien esportazioagatik, itun honi jarraituz, diru kantitate mordo hori aurreztuko dutela agindu da eta gainera esportazio horiek %16-24 bitartean igoko direla esan da.
Esaterako, Gouda, Cheddar eta halako gaztengatik %30eko muga zerga ordaintzen du Europak, Japoniak aldiz, %10 ko muga-zerga ordaintzen du ekoizten eta esportatzen dituen autoengatik Europara sartzeko, alde izugarria dagoela esan dezakegu. Batez ere, elikagaietan eragin handia izango du, behiki eta txerrikietan batik bat, muga-zergarik gabeko edo muga zerga txikiko esportazioak egin ahal izango dira hauetan, baita ardoa eta gainerako jatorriko produktuetan, hori onura handia izango da Europar Batasuneko merkatuarentzat.
Bestetik, muga zergak jaisteaz gainera, Europak bestelako helburu bat du, Asiako, Japoniako zenbait lurraldeetan zerbitzu europarrek arrakasta edukitzea, hau da, zerbitzuen sektorea nolabait ireki edo zabaltzea, itunaren arabera aukera hori emango zaio Asiako berrogeita zortzi hiri garrantzitsuenetan. AEBekin TTIP izeneko ituna bertan behera geratu eta Asian bilatu du Europak bere merkataritza politika indartzeko norabide berria.
Hortaz, Japoniak eta Europak sinatutako itun honi esker merkatu aukera handiak irekiko dira; esportazio-zergak jaitsiko dira, dirua aurreztuz, gainera gehiago salduko da eta hortaz gain, merkatua Asiako lurraldeetan barrena zabalduko da izugarriko onurak ekarriz. 2019ra arte oraindik ere lan handia dago, ituna ongi eta behar den bezala aztertu eta hobetzeko.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.