Gaurkoan, Donostiako mikro enpresa bati buruz hitz egitera natorkizue.
Mikro enpresa delako hau, mertzeria txiki-txiki bat da eta esango nuke auzo horretanbizi diren familia gehienek ezagutzen dutela dendatxoa.
Gaur egungo jabearen gurasoek sortu zuten eta inoiz ez du galdu denda goxo eta erakargarriaren xarma.
Mertzeria honetan denetarik saltzen zen eta da. Ileko gomatxoetatik hasi eta adinean sartutako jendearentzako arroparaino.
Orain arte negozio honek ez du batere arazorik izan, egia da krisi garaiak eragina izan zuela denda guztietan bezala eta marketin estrategiak erabili behar izan zituztela. Gogoan dut dendatik igarotzean kanpoan 2x1 kartelak ikusi izana eta baita dendariak zerbait erostean beste zerbait oparitzea ere.
Baina arazo handiena "Garibay" denda alboan ireki zutenean izan zen. Erabateko mehatxua bilakatu zen. Izan ere, modernoagoa zen, eskaparatea deigarriagoa zuen, denda bera ere askoz handiagoa zen eta bezeroak atenditzeko ez zuten minutu pare bat baina gehiago tardatzen. Ezin dugu esan multinazionala dela Garibay, ezta gutxiago ere, baina bai gure denda tradizional txiki haun baino potenteagoa dela.
Hala ere, bere aukerak baditu gure dendatxoak. Lehenik eta behintratu oso pertsonalizatua eskaintzen du. Bezeroak antzekoak direnez gehienetan beraien beharrak ezagutzen ditu jabeak, adeitasun handiarekin hartzen ditu bezero berriak eta beti laguntzeko prest agertzen da.
Baina ekonomikoki hitz egiten badugu, finantzaketa askoz zailagoa eta murriztuagoa izango du gure dendak eta garibayk aldiz ez. Hau geure dendaren ahulezietako bat da.
AMIAren analisi txiki bat egin ondoren ikus dezakegu dendak zailtasun handiak dituela bere etsaiaren aurrean, baina hala ere zailtasunak-zailtasun aurrera jarraitzen duela.
Beraz artikulu honekin betiko dendak eskaintzen diguten zerbitzua ez dela konparagarria gaur egungo denda handi hoiekin esatera nator (baita defenditzera ere). Beraz anima zaitezte zuen inguruan dituzuen betiko denda hoiek bixitatzera, batek baina gehiagok ezusteko polita biziko duzuelakoan nago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.