Espainiara geroz eta turista gehiago etortzen dira atzerritik, bertako hiri asko oporretako helmuga bikaina dira turista askorentzat, klimagatik, gastronomiarengatik... Baina nahiz eta oso datu onak erregistratu dituen azken urte hauetan, dena ez da ematen duen bezain polita. Ostalaritzari bideratutako enpresa asko oso kezkatuta daude, modan jartzen ari den praktika batengatik: zer da bidaia zoragarri bat egitea baino hobegaoa?. Bidaia musutruk egitea. Hau oso ondo Britainia Handitik datozen turistek.
Demagun, gure hotelera familia bat etorri dela oporrak igarotzera, aste bat igarotzen dute inongo arazorik gabe eta zuk beti pozik eta gustura ikusten dituzula, baina handik hilabete batzuetara erreklamazio bat iristen zaizu hotelera, esanez gastroenteritis eta botagura izugarria jasan zutela egun horietan zehar eta zuk ez duzu dirua itzuli baino beste aukerarik. Hori justifikatzeko ez dute medikuaren inolako agiririk behar, nahikoa da egondako tokiko farmazian erositako medikamentuen tiketa (errezetarik gabe erositakoa). Hotelak egonaldiko diru guztia itzuli beharko dio familia horri, Ingalaterran daukan lege baten babesa baitute. Agian, badirudi kasu bakar horietako bat dela, baina ez, ostalaritzak urtean 60 milioi euro galtzen ditu erreklamazio hauek oraintzen. Baina noski, hau guztia ez da turisten gauza soilik, hor atzean bufete asko daude honekin boltsikoak betetzen ari direnak. Iruzur hori egiten duten gehiengoak atzerritarrak dira, mantenu osoa (pensiĆ³n completa) hartzen dute eta bost edo egun gehiagoko egonaldiak igarotzen dituzte. Abokatuek propaganda handiak egiten dituzte beraien zerbitzuak saltzeko eta atzerrian egonaldiak doainik eskaintzen dituzte sare sozialetan, geroz eta gehiago dira amua irensten dutenak.
Hoteleroek diote, harrigarriena dela ustezko gaixotasun horiek atzerritarrek bakarrik erreklamatzen dituztela. Geroz eta gehiago ari da hazten praktika hau, Mallorkan adibidez, %700 igo dira kasuak azken uda honetan. Hau oso kaltegarria da enpresa horientzat eta ez dakite nola gelditu, dirua bueltatzen zaien bezeroen ingurukoak ere berdina egitea pentsa baitlezakete. Arazoa hor dago, baina ez da konponbiderik bilatu, "bezeroak beti arrazaoia du" esaera inoiz baino gehiago betetzen ari da.
Iturria:
https://www.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/2017-06-07/estafa-extranjeros-britanicos-hoteles-espanoles_1394793/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.