2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Taxiak arriskuan

Garai zailak izaten ari dira taxi-gidarientzat. Horren ondorioz, Hego Euskal Herrian manifestazio bat egin da, lau orduko geldialdi baten bidez. Egoera hau ez da soilik han gertatzen, taxilari guztiak daude egoera berdinean. Ondorioz, Madrilen ere manifestazio bat egin da. Gertatzen ari dena ez da gauza berria, bada denbora egoera honetan daudela, baina zoritxarrez, areagotzen ari da.
Taxi-gidariek lau orduko geldialdia egin dute protesta gisan Hego Euskal Herrian, haien ustez bidegabea eta desleiala den lehia salatuz. Taxilariek zenbait mehatxu dituzte haien kanpo analisian, izan ere, konpetentzia berriak sortu dira taxi-gidarientzat, esaterako, Uber eta Cabify enpresak. Enpresa mota hauek oso modan jarri dira azken aldian, merkeagoak direlako, eta gainera, oso erosoak eta azkarrak. Gidariek konpetentzia hauen jarduera erregulatzeko araudia aldatzea eskatzen dute, ez zaielako bidezko konpetentzia iruditzen. Izan ere, taxilaria izateko lizentzia bat behar da, oso garestia dena. Ordea, plataforma berri hauek, ez dute lizentziarik ordaintzen, eta horregatik, gidariak oso haserre daude. Taxilariek diotenez, haien zerbitzua desegitear dago enpresa berri hauen ondorioz.  Hauek agertu zirenetik, taxien sektorea bezeroak galtzen ari da, eta galbidean daude. Ez zaie batere bidezkoa iruditzen, zerbitzu bera eskaintzen ari direlako baina lizentziarik ordaindu gabe. Gaur egun, 3000 familia inguru bizi dira taxiari esker Hego Euskal Herrian, eta arriskuan daude. Enpresa berri hauek oso ospe ona hartzen ari dira, jendeari asko gustatu zaielako bai prezioagatik eta baita zerbitzua azkar eskaintzen delako ere, baina askotan, ahaztu egiten zaigu zer dagoen atzetik, eta zer egin beharko genukeen. Izan ere, enpresa berri hauek ilegalak dira, eta inork ez du ezer egiten egoera aldatzeko.
Madrilen ere milaka gidari bildu dira manifestazioan gauza bera salatuz, Uber eta Cabify plataformaren aurka protesta eginez. Taxi zerbitzu publikoaren eta legea betetzearen aldeko protestak izan dira egindako manifestazio hauek. Politikariei ere dei egin diete, lehia desleiala salatuz. Aipatutako manifestazioan, taxilari batzuen karteletan enpresa berri hauek politikoak erosten dituztela esaten zuten, haien haserrea azalduz.  
Ni erabat ados nago taxilariekin, izan ere, haiek diru kantitate handi bat ordaindu behar izan dute lizentzia lortzeko eta dauden lekura iristeko, eta orain, lizentziarik ordaintzen ez duten enpresa berri batzuk bezeroak kentzen dizkiete. Ez zait ongi iruditzen taxien sektorea arriskuan egotea, haiek baitira benetan dirua inbertitu dutenak, ondoren beste batzuek lana kentzeko. Ez da bidezkoa bi enpresa motek zerbitzu bera eskaintzea, baina batzuk lizentziak ordaintzen eta besteak ez. Nire ustez, norbaitek neurriak hartu beharko lituzke, eta ongi iruditzen zait politikariei salaketa hau egitea, haiek esku har dezaten.


Informazioa hemendik lortu dut: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5242702/taxigidarien-lanuztea-hego-euskal-herrian-2017ko-azaroak-19/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.