“Barcelona se sitúa entre las ciudades más
amenazadas por la masificación turística”
“El
País”-en aurkitu dudan dokumentu honek dio Bartzelona goi postu batean
aurkitzen dela turismoaren mehatxuetatik. Bartzelonaren aurretik, Erroma,
Venecia, Varsovia, Dubrovnik, Macao, Amsterdam, Anatolia, Praga, Paris eta Bangkok
topa ditzakegu. Zer esan nahi du hainbesteko turismoa jasotzea hiru hauek?
Batzuek, alde txarrak besterik ez dituzte ikusiko, beste batzuek ordea, alde onak
ere ikusiko dituzte, izan ere, ekonomian, bai herrialdeko eta hiriko ekonomian
nolabaiteko igoera bat izango dela argi dago.
Noski
egongo dira alde txarrak hiri batek turismo izugarria jasotzen duenean.
Infrastrukturak egundoko kalteak jasoko ditu, hiriak turistez beteta egongo
dira eta ez da ia tokirik egongo bertakoentzat. Jendetza honek, hiriaren
edertasuna zapuztuko du eta gainera, bertakoek ezingo dute hiriaz disfrutatu eta
haien hirian bizitza normala egin.
Baina
alde onek, beste guztia konpestatu dezaketela pentsatzen dut. Turistek hiri
hauetan uzten duten diru guztia izugarrizkoa da eta horrek hiriaren eta bai
herrialdearen ekonomiaren gorakadan lagunduko du. Tabernek, egunero izango
dituzte terrazak beteta, hotelak topera egongo dira oporraldi osoetan zehar eta
gainera dendetan izugarrizko gastuak izaten dira. Hainbeste turista izateak, fama
ona ematen dio bai hiriari eta bai hiriko jendeari eta horrek geroz eta turista
gehio erakartzen ditu eta beraz, geroz eta diru gehiago lortuko du denboraren
poderioz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.