NEURRIGABEKO GASTUAK GABONETAN
Gabonak, Eguberri aurreko
egunetatik Errege egunera bitarteko eta egun horietan ospatzen diren jaiak
dira. Kontsumismoaren jai nagusitzat hartzen da garai hau, orokorrean jendeak
urtean zehar diru gehien gastatzen duen momentua baita; erosi beharreko opari
guztiengatik, egiten diren bazkari eta afari guztiengatik eta baita kale eta
etxeak argiztatzeko jartzen diren argi kable guztiengatik ere.
Gabonak iristear daude,
askorentzat pizgarri eta beste askorentzat etsigarri diren jaiegun
zalapartatsuak, eta nola ez, ume guztiak oparien zerrendak egiten hasiak
dira dagoeneko. Horrekin batera, ezagun ditugun ondorio asko datoz; batzuk
atseginak eta besteak ez hainbeste.
Gabonetako kontsumoa
azpimarragarria da, inoiz baino diru gehiago gastatzen dugulako umeen kapritxo
guztiak eta beharrezkoak ez ditugun produktuak erosten. Egoera hau ikusirik,
esan daiteke alferrikako erosketak eta kontsumizioak egiten direla urteko data
hauetan eta behartutak ikusten garela gizarte honetan neurrigabeko gastuak
egitera, ez ezer erosteak desilusioa dakarrelako askorentzat edo bestela
oparirik gabe ez zirelako gabonak izango askorentzat.
Elikagaiei dagokionez,
ingurumenean izugarrizko eragina dute, gabonetan elikagaien produkzioa izugarri
handitzen delako eta soberakin edo erosten ez diren elikagai kopuru handi bat
gero bota egiten dutelako. Egoera honen aurrean ekologista taldeak izugarrizko
lana egiten ari dira gero eta produktu ekologiko gehiago sortuz eta gure
lurraldean merkaturatuz.
Hamarkada hauetan, milioika
zuhaitz kendu dira basoetatik gabonetan etxea apaindu ahal izateko eta gero
gainera zaborretara botatzen bukatzeko datorren urtean beste politago baten
bila joateko. Egoera larri honi aurre egiteko aukera bakarra,
zuhaitz-artifizialak erabiltzea dugu, behin erosita urte askotarako edukiko baitugu.
Urteko nire garai
gustokoena izan arren, oso argi dago gizarteak ingurumenean kalte handiak
eragiten dituela eta hori aldatzeko ia ez dugula inolako esfortzurik egin behar
eta hori aldatu egin behar dugula. Baina inoiz pentsatu ahal dugu, Egubarria oparirik
gabe? argirik gabe? ospakizun berezirik gabe?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.