2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Aurrekoan lenguako azterketa batean, liburu, musika...-ri buruzko iragarki bat agertu zitzaigun. Hausnarketa txiki bat egitera eraman zidan, eta komentatzea gustatuko litzaidake.

piratería-informática.jpg (765×430)Duela urte batzuk liburu bat nahi zuenak, liburudendara joan eta erosi behar zuen. Musika disko batek nahi zuenak, binilo, kasete edo cd bat erosi behar zuen. Gaur egun, teknologia berriekin, internet edozein talderen musika edo idazleren liburu bat lortu dezakegu, normalean merkeago, eta askotan dohain. Dohain lortzeak ilegala da(pirateria), ilegala izateaz aparte, ondorio txar izugarriak dauzka.

Hasteko, liburu bat idaztea edo cd bat grabatzea ez da dohainekoa, kostu bat dakarki, bere salmentan lortzen denarekin berreskuratzen dena. Pirateriarekin pertsona askok bere lanpostua galzorian dute, idazten denetik bezerora iristen den arte prozedura handia baitu, denbaria, pakete banatzailea, inprentako langialeak... Ordenagailuz eta dohainik, ez du inorrek dirua irabazten, zer pentsatuko zenuke zure familiko norbait izango balitz?

Beste kontu bat, kultura da, bai, kutura azken finean gure kulturaren zati handi bat libuetatik ateratzen badugu, idazleak ez baldin badituzte diru sarrerak, ez dituzte liburuak idazten jarraituko, baina hori guztiak bezala, inor ez zuen lanik egingo diru truke izango ez balitz. Ez genituzke libururik edukiko, eta gendearen kultura maila asko jeitxiko zen.




Txikitatik irakurtzeak asko gustatu zait, musika entzuteak bezala, ibook bat daukat eta ahal dudan heinean dohaineko musika eta liburuak deskargatzen ditut, badakit ez dela egokiena, baina behin irakurriko dudan liburu batengaitik 20 euro ordaitzeak atzera botatzen nau, nahiz eta etxean kriston liburu pila eduki(2000 gutxi gorabehera). 


Nire ustez, interbideren bat bilatu beharko genuke, irakurleak liburak eskuratzea errazago edukitzeko, gainontzekoei min egin gabe. Prezioak asko jeistea edo bestelako interbide bat, azken finean pirateria praktikatzen dugunak gainontzekoak bezain beste galtzen dugu eta guregaitik eta gure ondorengoengaitik pentsatu eta aldatu beharko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.