Iritsi da Abendua, eta horrekin batera, hurbil dago Olentzero (edo etxe bakoitzean ospatzen dena). Garai polita izaten da familiarekin elkartzeko, eta nola ez, haurrek opariak irekitzeko, urte osoa zain igaro ondoren. Baina horrez gain, garai polita izaten da enpresentzat, salmentek izugarri gora egiten dutelako. Baina ni, aurten ere, oso haserre nago. Izan ere, gizarteak aurrera egiten duela dirudien arren, batzuetan beti leku berean gaudela iruditzen zait. Aurreko batean etxeko mahi gainean zenbait postal topatu nituen, eta haien ondoan, urteroko jostailuen katalogoak. Ezin dut sinetsi 2017. urtea bukatzear dagoela eta gizarteak horren atzeratuta jarraitzen duela.
Katalogoak begiratzen jarri nintzen, eta betiko gauza bera topatu nuen. Panpinak, sukaldeak, motorrak, mozorroak, pianoak… denetariko jostailuak zeuden. Baina nola ez, Pinyponekin, haurtxo txikiekin, printsesen panpinekin, Nancyekin, etab. neskak besterik ez dira ateratzen argazkietan jolasten. Berriz, transformerrekin, superheroiekin, etab., mutilak besterik ez. Ez al da tristea? Ez al gara konturatzen gurasoek katalogo hauek haurrei erakustean, hauek behartuta daudela ezarri zaizkien jostailuak eskatzera?
Eta nola ez, guzti honek atzean dituen baloreak izugarriak dira. Urdina, arrosa, eta halako bereizketak alde batera utzita, oso gogorra iruditzen zait honek guztiak atzean duena. Badakigu gizarte patriarkatu eta matxista batean bizi garela, baina hau aldatu beharrean, urtero gauza bera ikusten dugu. Neska txikiei sukaldeak, panpinak, sukaldatzeko gauzak, horrazteko gauzak, etab. oparitzen zaizkie. Zergatik egiten ote da hori? Ez al da gure gizarte atzeratuaren isla izango? Ba bai, halaxe da. Txiki-txikitatik emakumeari etxeko lanak egiten erakusten zaizkio. Panpinak oparitzen zaizkie jakin dezaten ama izaten direnean haiek zaindu beharko dituztela haurrak eta sukaldeak, emakumeak familia guztiarentzat sukaldatu beharko duelako. Halako beste mila adibide daude, gaur egungo egoera tristea islatzen dutenak. Ez al gara konturatzen iada gauzak ez direla horrela izan behar? Emakumea iada emakume langilea da, eta ez du zertan etxeko lanak egiten egon behar. Ez da zentzuzkoa generazio berriei ere aurreko guztiei buruan sartu dizkiguten balore okerrak sartzea, horrela ez baitugu aurrera egingo.
Eta mutilei zer oparitzen zaie? Motorrak, kotxeak, herramintak, etab. Eta panpin bat oparitzekotan, noski, izan dadila Spiderman bat, eta ez Baby Born bat, argi eduki dezan txikitatik berak ez dituela seme-alabak zainduko, hori emakumearen lana dela.
Halako katalogoak eta saltzen diren produktuak oso matxistak izateaz gain, arazo bat izan daitezke zenbait aurrentzat. Izan ere, haurrak, neska edo mutilaren artean aukeratzera behartuta ikusi daitezke. Hortik datoz geroko aurreiritzi guztiak, betiko "marimatxoak" eta "marikitak". Eta hori zergatik? Urdina edo arrosa ez aukeratzeagatik, panpina edo baloia ez aukeratzeagatik, gizartearen bereizketa horrekin hausteagatik. Eta horrez gain, askotan ez ditugu kontuan hartzen beren gorputzarekin identifikatuta sentitzen ez diren haurrak, edota haien generoari ezarri zaizkien jarrera batzuk betetzen ez dituztenak. Berez arazoak ez diren gauza horiek arazo bihurtuko dira haur haientzat, eta guztia katalogo hau bezalako gauzengatik, beste mila gauzen artean. Eta ez katalogoen existentzia hutsagatik, halako enpresengatik, eta baita guregatik ere. Azken finean, gu garelako enpresa hauei urtero gabonetan euroak eta euroak ematen dizkiegunak. Hau al da modua gizarteak pausu bat aurrera egiteko? Ez dut uste, eta gure esku dago hau aldatzea, gure esku besterik ez.
Zorionez gauza hauek aldatzen ari diren enpresak dauden arren, badaude beste asko sexistak izaten jarraitzen dutenak, eta ezin dugu onartu. Horregatik, gabon hauetan halakoi ezer ez erostea propostatzen dut, izan ere, indarra eman diegun bezala kendu diezaiekegu, eta horrela baliteke aldaketak egiten hastea. Eta bestetik, proposatzen dut haurrei opariak ez egitea katalogoen sailkapenen arabera, baizik eta haien gustuen arabera. Ez ditzagun behartu txikitatik izan nahi dutena aukeratzera, proba ditzatela jostailu guztiak; arrosak eta urdinak, motorrak eta panpinak, eta halaxe besterik ez dute jakingo zer gustatzen zaien benetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.