2017(e)ko abenduaren 6(a), asteazkena

BLACK FRIDAY-a

Black Friday hitza entzuten dugunean guztiok dakigu zeri buruz ari garen hitz egiten.
Black Fridaya, "Thankgiving Day"-aren urrengo egunean izan ohi den gabonetako egunetako erosketak inauguratzen dituen eguna da. Bertan, denda asko eta askok izugarrizko beherapenak egiten dituzte. Bai kaleetan ikusi ditzakegun dendek, bai almazen handiek eta baita ere interneten erosketak egin daitezkeen edozein webgunetan.
Egun hau iristen denean, mundu guztia zoroen moduan jartzen da. Askok eta askok egun hau erosketak egiteko aprobetxatzen dute edozein arrazoi direla eta.

Enpresen ikuspuntutik begiratuta, irabazi asko lortu ohi dituzte, ohiko bezeroak ez diren asko etortzen direlako beraien beherapenak ikustera. Gainera, produktu bat ez bada saldu ohi izaten aprobetxatu egiten dute merke jartzen, horrela bezeroei prezioa erakargarriago egiteko produktua baino eta azkenean erosteko.
Bezeroen ikuspuntutik izugarrizko aukera da. Brak Friday hitza entzuten dugunean korrika joan ohi gara dendetaa ea ze produktu dauden merketuta eta zenbat ikusteko. Askok eta askok beherapen izugarri horiek ikusterakoan arrapalada batean "denda guztia" erosten dute, nahiz eta ez izan beharra produktu horiek erosteko.
Hori guztia dela eta, enpresek etekin handia lortzen dute prezioen erakargarritasunagatik. Eta bezeroek berriz, produktu kantitate izugarriak erosten dituzte prezio merkean gustura sentitzeko beraien erosketekin nahiz eta beharrezkoak ez izan.

Azkenik esan nahi dudana hau da: kontu aldiz erosi behar ditugu produktuak egun honetan, entzun dudan bezala, aurreko urtean egun honetan erosi zenaren erdia baino gehiago itzuli egin baitzen berriz ere dendetara. Hau guztia bi arrazoirengatik gertatzen da (nire iritziz): ez dugulako kontrolatzen gure burua horrelako egunetan eta horregatik, beharrezkoak ez diren gauzak erosten ditugulako, eta bestea, erosterako momentuan ez diogulako arreta jartzen ze erosten ari garen, adibidez; arropa denda batean bagaude, egun hau dela eta dugun "antzietatearekin" ez dugula ezer probatzen ea ondo gelditzen zaigun ikusteko eta horrela erosteko. Horregatik, etxera iristen garenean eta arropa hori probatzen dugunean, probabilitate handia dago ez guztatzeko nola geratzen zaigun, beraz dendara itzultzen gara ez zaigun gustatu produktua itzultzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.