BLACK FRIDAY:
Ondasuna objektu material bat da,
erabiltzean gogobetetzea dakarrena, nahi bat edo premia bat asetzeko aukera
ematen duelako. Ondasun hauetan baliatuz, jendearen nahia edo premia ugaritu
nahi dute, beraz enpresa bakoitzak bere estrategiak erabiliko ditu gehiago
saltzeko.
Esan beharra dago egun honetan
erosketak egitea ez dela uste bezain merkea. Enpresa askok aprobetxatzen
dituzte horrelako egunak azpijokoak egiteko. Esate baterako, zenbait enpresa
handiek iruzurrean jolasten dute. Aurreko asteetan prezioak igotzen dituzte eta
modu honetan Black Friday egunean berezko preziora bueltatzen dira eta
prezio “merkeagoak” ezarri dituztela
jakitera ematen dute. Errealitatean hori ez da egia, benetako preziora besterik
ez dira itzultzen. Beste trikimailuetako bat, prezio minimo batean kontsumitu
ezkero lortzen diren beheraldiak dira. Hau da, oso ohikoa da 30€ baino gehiago
gastatzean beherapenak lortzea, modu honetan gehiago erostera erakartzen
digute.
Enpresa estrategia
deritzo enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabili
ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoa. Aurretik
aipatu dudan bezala, enpresa bakoitzak bere trikimailuak erabiliko ditu gehiago
saltzeko, batzuk % handiagok jarriz, besteak kantitate kopuru bat kontsumitu
ondoren soilik egingo dituzte deskontuak … Eta esan beharra dago Nazioarteko
enpresek indar handiagoa izaten dutela enpresa txikiek baino. Enpresa txikiek
deskontu handiak egiten hasten badira, diru sarrerak txikiagoak izango dira,
beraz, irabazi gutxi izango dituzte.
Prezioa, ondasun edo zerbitzu jakin
baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion diru-kantitatea
da. enpresaren helburua une oro, ahalik eta etekin handienak lortzea izango da.
prezio bat finkatzea da, lortutako sarrerak kostu guztiekin alderatuz ahalik
eta handienak izatea dakarren prezioa finkatzea, eta baita salmentak eragindako
sarrerak handitzea ere. Merkatuak lotura du elkarren artean, beraz, enpresa
batean Black Friday-a ospatzen bada, besteek ere modu batean ospatzeko beharra
sentituko baitute. Bestela, bezero guztiak deskontuak dauden dendetara joango
dira eta besteek ez dute salmentarik izango, beraz, komeni da momentuko
merkatura moldatzea.
Honez gain, oso nabarmena da egun honetarako
egiten den publizitatea. Hau enpresa batek kontsumitzailearen portaeran
eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da. ordainduta eta masa-komunikabide bat
erabiliz (irratia, telebista, prentsa … ). Hau guztia azalduz, dagoeneko ikasi
dugu zer den salmenta sustapena; produktu batean salmentak handitzeko helburuz,
enpresak denboraldi batean egiten dituen merkaturatze-jardueren multzoa hain
zuzen ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.