Lehengo egunen kaletik nenbilela, postu moduko bat ikusi nuen urrutira hainbat pertsonekin inguruan, jakin mina sartu zitzaidan eta bertara hurbiltzea erabaki nuen. Bertan, lehen esan bezala, hainbat pertsona zeuden inguruan, mahitxo baten atzean bi mutil eta karpeta batekin aurrealdean emakume bat, haien inguruan aldiz, beste hainbat pertsona mahitxo horren inguruan eta mahi horretan hainbat foileto informatibo, pegatina, txapa eta horrelako antzeko gauzak zeuden. Hara hurbildu nintzenean, karpetarekin zegoen emakumea nigana urbildu zen informazioa zuen paper batekin eta haien lan sozialaren inguruan hitz egiten hasi zitzaidan. Donostian duela gutxi sortutako erakunde edo eta laguntza talde sozial bat ziren
“Ongi etorri errefuxiatuak. (Donostia)”. Orduan errefuxiatu eta gerren inguruan hitz egiten hasi ginen.
Gerra, gatazka bortitz, zabal eta antolatu bat da, bi talde edo gehiagoren artean asmo jakin batez garatutakoa. Historian, gerrak faktore eragile nabarmena izan dira: nazioak zabaldu ditu, inperioak eraiki, eta zibilizazioak suntsitu.
Giza ikuspuntu batetik heriotza, hondamena eta sufrimendua eragiten dituen gertakaria da gerra, garaileen zein galtzaileen aldetik, eta halatan, gerraren aurkakoa den bakea desiratzen dute gizaki eta gizatalde guztiek. Horrenbestez, bada pazifismoa edo gerraren aurkako jarrera filosofiko eta politiko bat. Gerra kausa anitzek eragiten dute: lurralde bat eta bertako baliabideak eskuratu nahia, burujabetasuna, erlijioa, ideologia baten inposaketa, eta beste giza-talde mendekotasun edo ezabaketa. Norberaren burua defendatuz, eraso egin eta gerra abiarazi duenari aurre egiteko ere egiten da gerra beste batzuetan.
Hau guztia esanda, gerra sortzeko faktore garrantzitsuenetako bat faktore ekonomikoa da, mundu honetako gobernatzaileei berdin zaie zenbat txikizio gertatzen diren edo eta zenbat pertsona hiltzen diren, beraiek nahi duten gauza bakarra da etekin ekonomikoa ateratzea eta negozioa egitea jenderen sufrimendua haientzako indiferentea izanda. Egunero 100.000 pertsona hiltzen dira baliabide falta dela eta. Mundu mailan, defentsako gastua urteko 1760 biloikoa da, eta aurrekontu horren %10 arekin munduko gosearekin bukatuko zen eta munduko populazio osoaren beharrak beteta geldituko lirateke, baino noski, ez zaie inolaz ere komeni. Ba al zenekiten minutuko pertsona bat hiltzen del arma-indarkeriaren ondorioz? Are eta gehiago, 1989garren urtetik gatazka armatuen ondorioz, urtero 250.000 pertsona hiltzen dira eta bataz beste ehun milaka zauritu gelditzen dira konfliktoak dauden herrialdeetan. Bestalde, urtero 12000 bala inguru ekoizten dira, estatu espainola mundu mailako 7. arma-ekoizlea da. Esaterako, Euskal Herrian milaka langilek egiten dute lan armagintza sektorean, Euskadin 100 fabrika baino gehiagok negozio mundu honekin zerikusia dute. Espainiako militar eremuan EHko enpresak ekoizle nagusien artean daude, adibidez, AERNOVA, ITP, SENER eta SAPA bezalako enpresak. Eta batez ere, ba al zenekiten amagintzan diharduten euskal-enpresen ekoizpenaren ¾ a, gatazkan dauden herrialdetara esportatzen dela (Turkia, Saudi Arabia, Israel, Egipto…) ?
Egoera izugarria da, eta oso txarra jendeari berdin zaio zenbateko mina egiten duen edo eta egin dezakeen, horrelako egoera kaxkarra eta penagarriaren aurrean norberak hausnarketa egin beharko luke eta “Ongi etorri errefuxatuak” bezalako lan taldetan parte hartu beharko luke, edo eta gutxienez informatu beharko ginake, gaur han delako baino bihar hemen izan daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.