2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna






Terrazak irekitzea okupazioaren% 30ekin- Ostalaritzaren erantzuna



Emilio Gallego ez dago ados deseskalada faseekin, "Terrazaren okupazioaren %30 soilik irekitzea bideraezina" dela uste du eta "lehenengo fasea baztertu" beharko litzatekeela uste du.

Elkarrizketa batean, Emilio Gallegok, Espainiako Ostalaritzako idazkari nagusiak, gogorarazi du ostalaritza sektoreak oraindik ez duela argitu "zein enpresak aterako diren aurrera eta zeintzuk desagertuko diren egoera larri honetan". 

"Oraindik ez digute esan zein neurri higieniko eta sanitarioak hartu beharko diren", adierazi du, eta horrek "establezimendu gehienetan konfusio" sortzen duela gaineratu du.
Gobernuak iragarri du maiatzaren erdialdean terrazak bakarrik ireki ahal izango dituztela, eta edukieraren% 30arekin soilik. Ekainean lokalak irekiko dira, hauek okupazio-muga berarekin. "Terrazaren okupazioaren %30 bada, lehen fasean ezingo dugu zabaldu", azaldu du Gallegok.

Espainiako Ostalaritzako idazkari nagusiaren hitzetan, "2. fasetik aurrera soilik egon gintezke establezimendua bideragarritasun ekonomikoko baldintzetan irekitzeko moduan". "Bezeroen eta langileen osasuna arriskuan jarri gabe edukiera handiagoa izateko irtenbideak daudela uste dugu", gaineratu du.

Galdu den enpleguari dagokionez, Gallegok jakitera eman duenez, "Kalkuluen arabera, enpresen %15 inguruk bere biziraupena arriskuan dute itxieraren ostean". "Baina gauzak ondo egiten ez badira, faseak ondo igortzen ez badira, zifra horiek okertu egingo direla uste dugu, eta gehiago izango dira aurre egin ahal izango ez dioten enpresak", deitoratu du.

Uste dut gobernuaren interesean dagoela ekonomia lehenbailehen suspertze baino ez du kontuan hartu ez dela bideragarria proposatu dutena. Ez du zentzurik terrazaren %30 soilik erabili ahal izatea, tabernak %100 gastuak ordaindu behar dutenean. Hau ez da errentagarria tabernentzako, eta gauzak aldatzen ez badira, askok ez dute zabaldu ahal izango.

Niretzat beharrezkoa iruditzen zait neurriak jarri izana, eta denbora pasa ahala kentzen joatea. Egoera berri hau oso gogorra izan da guztiontzat, batzuentzat hare gogorragoa, baino garrantsitsuena osasuna da. Horretarako kontu handia izan behar dugu eta jarritako neurriak eta faseak errespetatu behar dira. Baina gobernuak adostasun batera iritzi behar du, eta horretarako kasu honetan ostalaritzarekin hitz egin beharko du. 

2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala




PETROLEOAREN JAITSIERA

            Gure gustokoa ez izan arren, petroleoa munduko produkturik garrantzitsuena izaten jarraitzen du eta haren prezioak soillik adierazi dezake panorama mundialean ekonomiaren egoera zein den.


Pozo petrolero

              Astelehenean, Estatu Batuetako barrileko (-)US$37,63 prezioaren irakurketak "shock" mundiala eragin zuen. Lehen aldia da historian petroleoa kantitate negatibotan sartzen dela. Zifra horrek ekonomia mundiala arazo larrietan dagoela adierazten du eta aurreikusi gabeko krisi galanta gerora.

Koronabirusak eragin du aurreikusitako eskaeran erredukzio galanta, bidaien geldiera dela eta gehien bat. Horrek eskaerarekiko sorbreprodukzio batera eraman ditu empresak eraginez, ez bakarrik prezioen jaitsiera bortitzak, baizik eta enpresen biltegiratze ahalmena limitera eramatea.
Pozo de extracción petrolera


             

            Bestalde, Espainia mailan, beste modu batera jaso dute berri hori; izan ere urtero 59 milioi tonelada erregai, inportaziotan 35000 milioi euroko fakturarekin, kontsumitzen dituen Estatu batean, petroleoaren prezioa 64 dolarretik, 20ra jaisteak aurrezte nabaria suposatuko du.
           















Maskarilen prezioa eta merkatu librea




Denok dakigun bezala, mundu osoa geldiarazita dago COVID-19aren eraginez, etxean konfinaturik daude ia munduko herrialde guztiak. Hospitalak kolapsaturik eta histeria kolektibo bat bilakatu da.
Egungo tesitura honetan, protekzio neurri guztiak gutxi dira, eta gure egunerokotasunean arruntak bilakatu dira guanteak, gel desinfektanteak, eta batez ere, maskarilak. Arraroa da norbait mskarila gabe ikustea kalean edo lanean. 

Baina beti daude gure osasuna ere negozio bilakatu nahi dutenak, hauen prezioa lainoetara igoz, jendeak eta batez ere pertsonal sanitarioak erosiko duela jakinik. Ikusi dezakegu, egoera honen aurretik maskarilla baten prezioa 0,50€tan zegoela gutxigorabehera, eta duela gutxi arte 3€ko balioa zuen. Gobernuak, regulazio bat ezarri du, haien salmenta prezio maximoa 0,96€tan ezarriz.

Berriz ere ikusi dezakegu libre merkatuaren funtzionamendua, eta merkatua "bakarrik" regulatzen dela. Beste behin argi utzi digu sistema kapitalistak dirua pertsonen osasunaren gainetik dagoela, eta beraiek aberasten jarraitu ezkero gure bizitzak ez dutela ezer ez balio.
El Gobierno limitará el precio de las mascarillas para asegurar su ...El precio de las mascarillas aumenta un 700 % en los últimos días ...

Amazon eta COVID-19




Amazon eta COVID-19

Alarma egoera honetan, non ezin geran etxetik atera eta denda eta lookal guztiak etxita daude, Amozaon eta etxez etxeko zerbitzua duten enpresak aurre hartu dute eta beraien salmentak asko igo dituzte. Horretarako langile gehiago kontratatu dituzte.

Azken datuen arabera, online erosketek% 90etik gora egin dute gora AEBetan iazkoarekin alderatuz  eta% 82 Europan.. "Garrantzitsua da jakitea eskariaren gehikuntzaren bat edo hautatutako kanalean aldaketa berdina edo are gutxiago eskatzeko", azaldu du William Harris merkataritza elektronikoaren estrategia eta Elumynt konpainia espezializatuko sortzaileak.
Amazon reina en medio del COVID-19 pero se le rebelan los trabajadores
Baina Korporazioko langileek segurtasuna bermatzen ez dutela eta konpainiak ez duela bere osasuna zaintzen salatu dute. Nolanahi ere, Amazonek pandemiaren ondorioz izandako hazkunde oparoa ez da erreza izaten  ari. Politikarien kezkak Amazonek langileei ematen dien tratamenduarekiko coronavirusarentzat jada gehiegikeria monopolistiko posibleen inguruan lehendik zeudenekin bat egin dute eta Estatu Batuetan hainbat ikerketa ireki dira. Amazon-ek AEBetako Interneteko salmenta guztien erdia gutxi gorabehera kontzentratzen du, eta, ondoren, konpainia espezializatuek edo gutxienez Walmart edo Apple bezalako produktu sorta mugatuagoek jarraitzen dute.

COVID-19 pandemiak bere nagusitasuna sendotzen badu ere, dagoeneko bere indar posizioa erabiltzen ari da salmenta bakoitzari ordaintzen duen komisioa "Amazon elkartea" deitzen diotenekiko, Ameriketako Estatu Batuetako CNBC kate ekonomikoaren arabera.

Dena den, Harris merkataritza elektronikoko adituak ez du uste Amazon krisiaren onuradun bakarra izango denik, eta, hain zuzen, hain handia denez, enpresa txikiagoak eta zentratuagoak agertzeko aukerak sortzen ditu.

COVID-19ren ondorioak gazteengan

GAZTEEN EGOERAREN LARRITASUNA COVID-19REN ERAGINEZ

Impacto económico del coronavirus | EconomíaMomentu hauetan bizitzen ari garen egoera oso larria da, globalki.  Oso argi dago pandemia honek ekarriko duela krisialdi ekonomiko, sanitario eta sozial handia, eta ekonomiari dagokionez familia asko izango dira kaltetuak. Baina orokorrean helduetan izango dituen ondorio ekonomikoetan zentratzen gara gazteen etorkizunari buelta asko eman gabe.




Socorristas para 483 kilómetros de costa
Gazte askok aldi baterako lana dute ikasten duten bitartean, beraien beharrak asetzeko, eta beste askok urte sasoiaren araberako lanak izaten dituzte, esate baterako, udalekuetako monitoreak, sorosleak, edo izozki dendatakoak. Hauen etorkizuna nahiko lauso ikusten da, lan mota  horiek ez daudelako oso ziur, gutxienez uda honetarako, eta horren ondorioz ikasketak edo ikasle pisua ordaintzeko zailtasunak eduki ditzakete, eta familia askoren egoera ekonomikoa larria izango denez, zaila izango dute hauen laguntza jasotzeko.


Estudiar en casa: métodos y claves | Fundación AquaeBeste gazte askok haien praktikak galdu dituzte, eta ondorioz lan-merkatura sartzeko zailtasunak izango dituzte. Gainera, ikasketak jarraitzeko zailtasunak izaten ari dira ikasle askok, haien etorkizunean gauzatuko dituzten ikasketak dudan jarriz. Hala ere, hainbeste programa informatiko erabiltzen eta sortzen ari direnez, informatika eta teknologia ikasketak gauzatu dituzten gazteen aukera laborala sortzen ari da. 

Covid-19 krisiaren beste aurpegia


Dagoeneko badira ia aste dexente koronabirusaren krisiak eztanda egin zuela mundu osoan. Krisi honek, osasunean eragiteaz gain, nabarmen izan da ekonomian bete betean jo duela.Hainbat sektorek, beren jarduera gelditu behar izan dute, eta ondorioz, sekulako arazoa ekarri die ez baitute ezer fakturatzen. Horren harira, laguntza ekonomikoak eman edo emango dira, nahiz eta bakoitzaren soldatakoak bezain altuak izan.

Edonola ere, gezurra badirudi , sektore batzuk ez dira kaltetuak atera krisi honetatik. Izan ere, guztiontzat mehatxua zen egoera honek, enpresa batzuei onurak ekarri dizkiete, aukera bat izan da gehio fakturatzeko.Horien adibide, Netflix, Amazon, Moviestar Plus, Spotify eta antzeko plataformak izan dira. Herritarrak etxean geratzeak, konfinamenduan egoteak, hauen erabilpen masiboa egitea ekarri du. Momentu zail hauetan, entretenitzea eta burua despejatzea oso garrantzitsua delako eta jendeak duen denbora librea aprobetxatzeko modu on bat izan daiteke. Gainera, itxita dauden komertzio hoietara ezin denez joan, produktuak online erostera areagotu du.



Coronavirus y Amazon, cuando el puzzle encaja perfectamente


Amazonen zentratuz, bere jarduera ez da bakarrik online bidezko merkatuan zentratzen, horrez gain, “Amazon Prime Video” izenez ezagutzen den plataforma bat dauka, serieak eta pelikulak ikusteko aukera ematen duena. Jada, bi jarduera hoietatik eskari handia zeukan eta oraingo egoera honatan, oraindik gehiago. Amazonek bezero berrien kopuru errekorrak erregistratu ditu.Horrez gain, eskaintza zabaltzea eta entregak egunean bertan jasotzeko ahaleginak egin dituzte bezeroak pozik mantentzeko.Neurri horiei esker, Amazonek 100 milioi kide baino gehiago lortu ditu AEBetan.Azken asteetan, Amazonek iragarri du 100.000 lanpostu sortuko, 75.000 langile kontratatuko  eta orduko soldatak igoko zituela AEBetan. Baina langile hauen segurtasuna, irabazi ekonomikoaren gainetik jartzen ari al dira?Beste aurpegia ez dute erakusten eta gai hontaz ez da hitz egiten...Aurreko blogerrean komentatu nuen, askotan sektore batzuk haien jarduera, bizitzaren gainetik jartzen ari direla, bizitzak, osasuna erdigunean jarri gabe...


Amazon contratará a 100.000 personas por el fuerte aumento de pedidos

Horrenbestez, argi dago, egoera honen aurrean, herritarrok ahal duguna egiten dugula entretenitzeko. Baina ez ditugu langile horiekahaztu behar, beraien laneko egoera, balditza eskasak ote dituzten, haien segurtasuna...sektore askotan prekarietatea dagola nabarmena da.Bizitzak lehentasunez, eta ekonomia eta dana dalakoa bigarren planoan.


Informazio Iturria:





Koronabirusaren ondorengo krisia

Garai gogorrak bizitzen ari gara mundu maila osoan, hain famatua bilakatu den COVID-19aren ondorioz, milioika pertsona etxean gaude, konfinatuak, beste batzuk, aldiz, lanean daud, beharrezko lanak egiten, medikuak, supermerkatuko langileak... Baina beste asko lan ez esentzialetan ari dira lanean, beraien eta bere inguruko osasuna arriskuan jarriz, berriz ere gutxi batzuen poltsikoak betetzen jarraitzeko. Haien argudio nagusia ekonomia mantendu behar dela da, baina, dirua pertsonen osasunaren gainetik dago? Ez da arraroa garraio publikoak jendez betak ikustea, protekzio neurririk gabe, lanera joan behar direlako.
Coronavirus: Sábado y domingo confinados, el lunes seguimos ...Hemen dugun argazkia, Bilboko metroa da, konfinamendu garaian milaka langilez betea.

Behin egoeran kokaturik, konfinamendu garai hau bukatzean zer espero zaigun aztertzea dut helburu. Lehenik, garai oso gogorrak espero ditugu, 2008ko krisia baino handiagoa, ikerketek dioten arabera. Hau guztia bukatzean, klaseen arteko banaketa erraldoi bat emango da, klase ertaina deritzon klase "akomodatua" desagertu egingo da, klase altua edo burgesia geroz eta gehiagio aberastuko dena, eta klase baxua edo proletargoa geroz eta gehiago pobretuko dena. Honek zer esan nahi du? Ahalko duenak aberastu egingo dela, eta edozein arrazoirengatik lana galdu edo soldata jeitsiko diotenari pobretu egingo dela.

Bukatu aurretik, nire iritzi pertsonala plazaratzea egokia ikusten dut. Nire ustez, dena ez da txarra izango, krisi honekin jendeak kontzientzia hartuko duela uste dut, eta 2008an bezala, halako mugimenduak sortuko dira(15M). Honen harira, eskuin muturreko indarrak ere gorakada nabarmena edukiko dutela uste dut. Honen adibide Alemania jarriko dut. 1. gerrate mundiala bukatu zenean, Alemania guztiz kaltetua atera zen, eta krisi potolo bat zegoen, 29 krak-a honi gehituz, eta denok dakigun bezela Hitlerren ideia arrazistak juduengan boterea hartu zuten. Beraz, aurreikusi dezakegu iraganean eskuin alderdiak horrelako teknikak erabiltzea bestekolektibo batzuen aurka.