Dagoeneko badira ia aste dexente koronabirusaren krisiak eztanda egin zuela mundu osoan. Krisi honek, osasunean eragiteaz gain, nabarmen izan da ekonomian bete betean jo duela.Hainbat sektorek, beren jarduera gelditu behar izan dute, eta ondorioz, sekulako arazoa ekarri die ez baitute ezer fakturatzen. Horren harira, laguntza ekonomikoak eman edo emango dira, nahiz eta bakoitzaren soldatakoak bezain altuak izan.
Edonola ere, gezurra badirudi , sektore batzuk ez dira kaltetuak atera krisi honetatik. Izan ere, guztiontzat mehatxua zen egoera honek, enpresa batzuei onurak ekarri dizkiete, aukera bat izan da gehio fakturatzeko.Horien adibide, Netflix, Amazon, Moviestar Plus, Spotify eta antzeko plataformak izan dira. Herritarrak etxean geratzeak, konfinamenduan egoteak, hauen erabilpen masiboa egitea ekarri du. Momentu zail hauetan, entretenitzea eta burua despejatzea oso garrantzitsua delako eta jendeak duen denbora librea aprobetxatzeko modu on bat izan daiteke. Gainera, itxita dauden komertzio hoietara ezin denez joan, produktuak online erostera areagotu du.
Amazonen zentratuz, bere jarduera ez da bakarrik online bidezko merkatuan zentratzen, horrez gain, “Amazon Prime Video” izenez ezagutzen den plataforma bat dauka, serieak eta pelikulak ikusteko aukera ematen duena. Jada, bi jarduera hoietatik eskari handia zeukan eta oraingo egoera honatan, oraindik gehiago. Amazonek bezero berrien kopuru errekorrak erregistratu ditu.Horrez gain, eskaintza zabaltzea eta entregak egunean bertan jasotzeko ahaleginak egin dituzte bezeroak pozik mantentzeko.Neurri horiei esker, Amazonek 100 milioi kide baino gehiago lortu ditu AEBetan.Azken asteetan, Amazonek iragarri du 100.000 lanpostu sortuko, 75.000 langile kontratatuko eta orduko soldatak igoko zituela AEBetan. Baina langile hauen segurtasuna, irabazi ekonomikoaren gainetik jartzen ari al dira?Beste aurpegia ez dute erakusten eta gai hontaz ez da hitz egiten...Aurreko blogerrean komentatu nuen, askotan sektore batzuk haien jarduera, bizitzaren gainetik jartzen ari direla, bizitzak, osasuna erdigunean jarri gabe...
Horrenbestez, argi dago, egoera honen aurrean, herritarrok ahal duguna egiten dugula entretenitzeko. Baina ez ditugu langile horiekahaztu behar, beraien laneko egoera, balditza eskasak ote dituzten, haien segurtasuna...sektore askotan prekarietatea dagola nabarmena da.Bizitzak lehentasunez, eta ekonomia eta dana dalakoa bigarren planoan.
Informazio Iturria:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.