BEXEN MEDICAL
Egun kritiko hauetan Bexen medical enpresa behin baino gehiagotan entzun izan dugu albiste, telebista eta irratian eta argi geratu zaigu osasun arloan 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen konpainia dela eta haien webgunean jakinarazten den moduan honako hiru arlotan daude espezializatuta: https://www.bexenmedical.com
- Kontsumitzaile sanitarioen fabrikazioan eta merkaturatzean
- Osasun arloan espezializatutako araudi eta kalitateko aholkularitzan
- Lagin biologikoen auditoria, aholkularitzan eta kontserbazioaren kudeaketan
Honekin batera, behin baino gehiagotan azpimarratu dute osasun arloan eskarmentu handia duten profesionalen talde bat dutela eta kalitatearekin, berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta daudela, arau zorrotzak eta kalitate estandarrak aplikatuz eta eguneroko produkzio ahalmena optimizatuz. Azkenik, albistea ondo ulertzeko haien helburua zehatz-mehatz zein den komeni da jakitea: Osasun sektorearen behar historikoak asetzea eta merkatuari balioa gehitzea berrikuntzaren eta konpromisoaren bidez.
20minutos iturriaren arabera Hernaniko fabrika hau Espainiako maskara fabrika garrantzitsuena bihurtuko da, sei hilabetetan 60 milioi maskara fabrikatzera iritsi nahi baitu, hau da, 10 milioi maskara kirurgiko inguru hilabetero. Maskara hauek Osasun Ministerioa Estatu osoan banatzeaz arduratuko da, herritarrei segurtasuna nahiz osasuna bermatzeko. Proiektu honetara Mondragon korporazioko konpainia bat sartu da, Mondragon Assembly hain zuzen ere, eta hortaz, biek elkarrekin egingo dute lana.
Mondragon Assemblyk maskara kirugikoak ekoizteko lau makina fabrikatuko ditu: Horietako bat Defentsa Ministeriora (zehazki; Burgosen kokatua dagoen farmazia militarrerako) bideratuta eta beste hirurak, ordea, Bexen konpainiara. Hobeto ulertzeko hitzetan, enpresa honek 3 makina sortuko ditu Bexenek 10 milioi maskara ekoizteko, hau da, lan-kate moduan funtzionatuko dute.
Ekimen berri honek, enplegua sortuko du eta Bexen medical konpainia txikia izanik, berehala nabarituko da: 20 lanpostu berri egongo dira, 3 makina horien ekoizpena edo produktibitatea behar den bezala aprobetxatzeko. Hortaz, honela antolatuko dira:
Mondragoneko langile bat arduratuko da bi makina bakoitzeko funtzionamenduaz, eta lau txandatan banatutako 25-30 langileen artean beharrezko funtzioak eta kalitate kontrolak egingo dituzte.
Hala ere, kontuan hartu behar dugu Txinan ekoizten dela hemen maskarila produzitzeko behar duten materialaren %70a gutxi gorabehera eta argi dago ez bakarrik Txinan, baizik eta mundu osoan ia bukatu egin dela horrelako produktuak egiteko behar den material egokia. Gainera, Txinari ez zaio komeni haren lehengaiak galtzea eta saltzea, produktu bukatuak saltzea komeni baitzaio. Hortaz, zer suposatuko du honek? Produktuaren prezioaren igoera, zehazki 15-20 aldiz handitu da prezioa. Hau da, Euro bakarra balio zuenak, orain 15 Euro balioko du. Ondorioa? Orain dela gutxi arte guztientzat eskuragarri zena, orain esklusiboa bilakatu da. Argiago ikusteko:
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.