2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Langabezia


LANGABEZIA
Koronabirusaren krisiak ondorio larriak ditu pandemiarengatik gehien eragindako herrialdeetan. Horien artean, Espainia eta Italia daude.

Coronavirus: Bruselas propone crear un fondo contra el paro de ...Alarma egoeragatik, gobernuak etxean geratzeko neurria ezarri zuen duela hilabete bat gutxi gora behera. Neurri hori dela eta, ekonomia gelditu egin da, produkzioarekin batera, eta horrek hainbat eta hainbat lanpostu galtzea bultzatu du. Krisi honek sortutako langabezia-tasa izugarria da. Horregatik, langabeziari aurre egiteko, Bruselak 100.000 miloiko diru-funtsa sortzea proposatu du. Izan ere, herrialde askotan oraindik ez gara iritsi egoera-maila okerrenera, eta beraz, langabezia-tasak gora egiten besterik ez du  jarraituko.

Europar Batasunak ezartzeko proposatu duen diru-funts hori, langabezian geratu diren pertsonentzako eta autonomoentzako bideratuta izango da. Hain zuzen ere, egoera honetan kaltetuenak atera direnak autonomoak dira. Gehienak lanik gabe geratu direlako (lanaren arabera) baina gizarte segurantza ordaintzen jarraitu behar dutelako gero jubilazio bat kobratu ahal izateko. Soldatapeko langileak ez bezala, autonomoak lanik egiten ez badute ez dute dirurik irabazten, enplegu erregulazioko espedientea ezarri den enpresen langileak ez bezala.

Diru kantitate hori jartzean coronabonosak ezartzea eskatu dituzten herrialde horiek lasaitzea espero du Europar Batasunak. Gainera, egoera hau beherehala hobetzeko, dagoeneko badaude adituak lanean haiek diote garrantzitsuena langileei coronabirusaren frogak egitea dela, batzuek sintomarik gabe pasa dutelako birusa, eta horrela horiek lanean hasiko liratezke. Beraz, nik uste dut diru kantite hori lehenbailen batu behar dela merkatuan langabeziak behera egiten jarrai ez dezan.

Iturriak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.