Orain dela bizpairu asteetatik biztanleriaren zati handi bat telelana egiten aritu da. Langileak txean gelditu behar izateak industria eta sektore askotan eragin handia izango du. Hainbat ondorio negatibo egongo direla argi dago, ekonomiak dagoeneko beherakada bat eman duelako, baina telelanak ere emaitza positibo ugari izan ditzake.
Nahiz eta askorentzat etxetik lan egitea inposizio bidegabea den, hainbat ikerketek praktika hau mesedegarritzat hartzen dute bai langile eta bai enpresarentzat onura ugari ekartzen dituelako. Esaterako, etxetik lan egiteak (posiblea den kasuetan) garraio kostuak eta eguneroko bidaiek sortutako kutxadura guztiz ezabatzea ekartzen du. Langile bakoitzak bere ordutegi propioa sortzerakoan ikusi da enpresari buruzko iritzia hobetzeaz gain, ekoizkortasun hobea lortzeko probabilitate handiagoa dagoela. Izan ere, telelanak ematen dituen hainbat abantaila kontuan hartuz, adibidez denbora libre gehiago eta bulegoko distrakziorik ez izatea, langileen bizitza kalitatea eta erritmoa orokorrean hobetu egiten da.
Egia da familiak edo maskotek distrakzio ugari sortu ditzazketela edo etxean egoteak lanerako ingurugiro desegokia eta ez produktiboa sustatu dezakela, baina denbora-kudeaketa apur bat ikasi eta jarrera egoki eta motibatua edukitzeak metodo hau guztiz aprobetxatzea ekarri dezake. Azken finean, ez da berdina zuk aukeratu ez dituzun pertsonekin egunean zortzi ordu pasatzea edo zure familiarekin kalitatezko denbora gehiago pasatzeko aukera izatea.
Abantaila ekonomikoekin jarraituz, nahiko diru aurrezten da sistema honekin. Esaterako, langileek ez dute etxetik kanpoko bazkarian gehiago gastatu beharko eta enpresek ogasun higiezinetako, ur eta elektrizitateko, eta alokairu askotako gastuak ordaitzeari utzi diezaiokete langile guztiak etxetik lanean ari badira, noski. Enpresek, batez ere, asko irabazten dute formula honekin, lantoki fisiko bat kudeatu eta mantentzeko kapital eta esfortzu guztia beste helburuetara bideratu dezaketelako. Adibidez, badira jada espazio fisiko propiorik ez duten enpresa eta erakunde batzuk, eta ez dute alokairurik ere ez.
Nire ustez, egoera ezohiko hau hainbat sektoreen berantolakuntza eta modernizazioa bultzatzeko aukera paregabea izan daiteke. Enpresa eta negozio askok oraindik aurreiritzi eta beldurrak dituzte etxetik lan egiteak suposatuko lukeenarekin eta horregatik da epe hau hain garrantzitsua. Hainbat ordutako bideo-deiak egiten ez badira eta langileei askatasun apur bat gehiago ematen bazaie, enpresaburu asko konturatu litezke lan egiteko modu honek duen potentzialaz.
BIBLIOGRAFIA:
https://www.clicktime.com/blog/top-10-advantages-disadvantages-working-from-home/
https://samharris.org/podcasts/194-new-future-work/
https://ehorus.com/es/teletrabajo-ventajas-y-desventajas/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.