2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Seat-en ekoizpen aldaketa



SEAT-EN EKOIZPEN ALDAKETA

Dagoeneko COVID-19-ak mundua gogor astindu du eta egoera hau denbora batean aldatuko ez dela dirudi. Europa mailan bereziki, kutsatuak eta hildakoak geroz eta gehiago dira, duela aste batzuk aurreikuspenak askoz ere hobeak ziren arren. Hori dela eta, enpresa batzuek haien interes ekonomikoei uko egitea eta gizarteak eskatzen dituen benetazko beharrei lehentasuna ematea erabaki dute. Horren adibide da Seat enpresa alemaniar famatua, izan ere, Espainiako fabriketan autoen ekoizpena alde batera utzi eta arnasgailuak egiten hasi dira.

Los respiradores se están produciendo en la línea de montaje del Seat León
Enpresa handi honen erabakia ulertzeko, Espainian - eta Europan orokorrean - dagoen osasungintzari erreparatu behar diogu. Guztiok dakigun bezala, oinarrizko material falta ikaragarria da medikuen artean; ondorioz, gaixoen egoera eta haien babes neurriak latzak dira. Egoera tamalgarri horri industria-sektoreak ekoizpena gelditzeko izan duen agindua gehitu behar zaio, hori baita Seat-en erabakian eragina izan duen beste faktorea. 

Hau guztia kontuan harturik, Espainiako fabrikek txasisak ekoizteko erabiltzen zituzten makinak eraldatu eta arnasgailuak egitea lortu dute astebeteko denboran baino ez. Gainera, egindakoaren zailtasuna argi ikusteko azpimarratu behar da arnasgailuak aparatu konplexuak direla: 80 egitura elektroniko eta mekanikoz osatuak daude. Hala ere, ezin dira alde batera utzi Volkswagen eta Medikamentu eta Osasun-Produktuen Agentzia Espainiarra, bi enpresa hauek ere Seat-en proiektuan lagundu baitute materiala eta langileak eskainiz. 

Amaitzeko, Seat-ek egindako lana eredu ezinhobea da gainontzeko enpresentzat nire ustez. Egia da lantegiak irekiak mantentzeak bere alde txarra ere baduela, langileak haien artean kutsatzeko aukerak asko handitu egiten baitira. Hala eta guztiz ere, enpresa hauek erakusten ari duten jarrera gizarteko beste esparruetara hedatu behar litzateke, egoera latz honetatik ateratzeko aukera bakarra baita.

Iturria: https://www.lavanguardia.com/motor/actualidad/20200330/48182810279/seat-fabricacion-respiradores-planta-martorell-coronavirus.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.