GAZTEEN EGOERAREN LARRITASUNA COVID-19REN ERAGINEZ
Momentu hauetan bizitzen ari garen egoera oso
larria da, globalki. Oso argi dago
pandemia honek ekarriko duela krisialdi ekonomiko, sanitario eta sozial handia,
eta ekonomiari dagokionez familia asko izango dira kaltetuak. Baina orokorrean
helduetan izango dituen ondorio ekonomikoetan zentratzen gara gazteen etorkizunari
buelta asko eman gabe.
Gazte askok aldi baterako lana dute ikasten duten bitartean,
beraien beharrak asetzeko, eta beste askok urte sasoiaren araberako lanak
izaten dituzte, esate baterako, udalekuetako monitoreak, sorosleak, edo izozki
dendatakoak. Hauen etorkizuna nahiko lauso ikusten da, lan mota horiek ez
daudelako oso ziur, gutxienez uda honetarako, eta horren ondorioz ikasketak edo
ikasle pisua ordaintzeko zailtasunak eduki ditzakete, eta familia askoren egoera ekonomikoa larria izango denez, zaila izango dute hauen laguntza jasotzeko.
Beste gazte askok haien praktikak
galdu dituzte, eta ondorioz lan-merkatura sartzeko zailtasunak izango dituzte.
Gainera, ikasketak jarraitzeko zailtasunak izaten ari dira ikasle askok, haien
etorkizunean gauzatuko dituzten ikasketak dudan jarriz. Hala ere, hainbeste
programa informatiko erabiltzen eta sortzen ari direnez, informatika eta
teknologia ikasketak gauzatu dituzten gazteen aukera laborala sortzen ari da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.