TXINAREN ESTRATEGIA?
Azken hilabete hauetan denon ahotan egon den gaia da coronavirusa, hau da, COVID-19 birusa. Txinan hasi zen birus honek, jadanik mundu osoa hartu du mendean bi hilabeteren kabuan. Honen eraginez, mundu osoko ekonomia okertu da eta egoera soziala gero eta larriagoa da.
Txinan hasitako birusa izanik, ondorioak pairatu zituen lehen herrialdea izan zen. Egoera berri horri aurre egiteko txinako gobernuak hainbat neurri hartu zituen, esaterako, konfinamendua eta edozein jarduera bertan behera uztea. Konfinamendu horrek bi hilabete iraun ditu, normaltasun batera iristea lortu duten arte, eta antza denez, egoerari buelta ematea lortu dute, oraindik egiteko asko eduki arren. Egoerak hain ematen zuen ezinezkoa non inor ez zuen pentsatu horrelako zerbait pasako zitekeenik.
Hori dela eta, gainerako herrialdeak ezustean harrapatu zituen birusak. Horren adibide dira Italia eta Espania. Horren ondorioz, egoera larria jasaten ari dira herrialde hauek, besteak alde batean utzi gabe. Horietan, oraindik konfinamenduan daude eta luzerako dute. Beraz, egoera horretaz baliatu da Txina haren ekonomia aurrera eramateko. Esaterako, beste herrialdeetara maskarillak eta birusari aurre egiteko beharrezkoak diren beste hainbat produktu esportatuz.
Haratago joanda, AEBak ere infektatuta daude eta horrek abantaila ematen dio Txinari munduan nagusitzeko, beste potentzia handia ahultzen ari delako bera handitzen doan bitartean. Hala eta ere, AEBek krisiari buelta ematea lortuko dute. Zergatik? Hain herrialde handia izanik, edozer gauza produzitzeko gai da, eta horrelako krisi egoeratan aurrera ateratzen da haren ekonomia eredu kontsumistagatik. Estatu Batuetan herrialdeko produktuak kontsumitzen dituzte, Europan ez bezala, izan ere, europako ekonomia esportista da, eta eredu horretan, konpetentiza dago eta, beraz, konpetentzia horien prezioetara egokitu behar da.

Denok ongi dakigun bezala, Txina da Europara gehien esportatzen duen herrialdea, horregatik atera zaio krisialdi hau hain errentagarria. Behin egoerari buelta emanda, beste herrialdeei laguntza emateko gai da, noski prezio baten truke, eta, horrela, haren ekonomia hobera doa.
Ondorioz, hau guztia Txinaren estrategia izan daiteke munduan nagusitasuna lortzeko? Ala kointzidentzia hutsa izan al da?
ITURRIAK:
https://elmedicointeractivo.com/el-gobierno-cierra-con-china-la-compra-de-550-millones-de-mascarillas-y-55-millones-de-test-rapidos/
https://www.lavanguardia.com/vida/junior-report/20200316/474199840484/coronavirus-economia-mundial.html
https://www.bbc.com/news/business-51706225
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.