Martxoak 30ean, Espainiako gobernuak, erabaki oso zaila hartu behar izan zuen. Estatuko agintaritza-aldizkarian (BOE) jasotako lege-dekretuaren bitartez, esentziala ez den edozein aktibitate enpresarial debekatzearen erabakiaren berri eman zuen. Beraz, konfinamendua, taberna, ikastola eta lokalen itxieraz gain, gobernuak beste aurrera pausu bat eman behar izan du COVID-19aren aurkako guduan.
Erabaki honen aplikazioa bermatzeko, Lan Ministerioak poliziaren laguntzarekin urgentziazko ikuskaritzak egitera deitu du, Estatu Alarman esentzialak ez diren eta lanean jarraitzen duten enpresak salatzeko.
Espainiako aktibitate gehiena paralizatua dago eta bakarrik berebiziko garrantzia duten enpresak lan egin dezakete, honako produktuak eta aktibitatea dutenak alegia: papera eta kartoiaren fabrikazioa; ontzi, paper eta kartoi bilgarriaren fabrikazioa; etxeko erabilera duten produktu sanitario eta higienikoen fabrikazioa; produktu kimiko basiko, nitrogenatutako konposatuak, platikoa eta kautxu sintetikoaren fabrikazioa; pestizida eta agrokimikoen produkzioa; tinta eta margo produkzioa; xaboi, detergente eta garbiketa produktuen fabrikazioa, produktu farmazeutikoen produkzioa; radiazio, elektromediku eta elektroterapeutikoak diren produktuak; hornigai sanitarioen produkzioa eta makinaria eta ekipoen erreparazioa.
Lege-dekretuaren ulermenean zenbait arazo egon dira, legeak ambiguitate handia sustatzen duelako. Asturias eta beste zeinbait probintzietan zalantza handiak izan dituzte enpresariek eta baita langileek ere honen inguruan.
Horregatik, Lan ministrariak zenbait argibide eman behar izan ditu. Argibideen artean, Espaniako kanpo bezeroak hornitzeko baimena ematen da eta beraz produkzioaren atal bat, jarduera honi bideratua egon daiteke, nahiz eta esentziala ez izan. Gainera, horniketa exportazio eta inportazioak ez dira debekatu, hala ere, produkzioa jai egun batean normalean egongo zen plantillarekin aurrera eraman beharko da.
Legeak duen anbiguitatearen arrazoi nagusia, enpresa- sarearen konplexutasunarekin bat egitea oso zaila dela da. Ondorioz, enpresei haien aktibitate industriala definitzea eskatu zaie. Horrez gain ere, lege-dekretuak autonomoei ez dietela eragingo argitu dute.
Dekretu honen aplikazioa zuzena dela bermatzeko, lan ikuskaritzaz (ITSS) arduratzen diren langileei zenbait araubide jarraitzea eskatu zaie eta beraientzako bereziki idatzitako lege-dekretua elarazi zaie. Hain zuzen ere, ITSSak jasotako salaketetatik oinarrituta, ikerketa lan bat jarri beharko da martxan eta bi modutara emango da: Batetik, salaketa jaso ondoren 24 ordu izango ditu emailez jakinarazteko eta aktibitatearen etetea eskatzeko. Bestetik, enpresak erantzuteri uko egiten badio eta aktibitatearekin jarraitzen badu, enpresa bisitatu egingo da ikuskari eta poliziarekin batera. Azkenik, enpresak infrakzio bat egiten ari dela baieztatzen bada, honako prozedimendua jarraitu beharko da: Akta bat idatzi eta isun bat ezarri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.