Koronabirusa dela eta, bizitzen ari garen osasun krisi honen aztarnak, denbora luzez jasango ditugula esan beharrik ez dago. Egoera honek, bete-betean izan du ekonomian eragina, hirugarren sektorean batez ere. Kaltetu handienean artean, ostalaritzako sektorea aurkitzen da. Mundua hankaz gora jarri duen zurrunbilo honen erdian ikusi dute jatetxe nahiz tabernetako langileek beraien burua, beste batzuekin batera.
Konfinamendua hasi zenetik, 2020ko martxoaren 15ean, ostalaritzako sektorea geratuta dago. Beraien lanaldia etenda egoera erraza ez bada ere, etorkizuna oraindik eta zailagoa ikusten dute sektoreko langileek. "El PaĆs" egunkariarentzat egindako elkarrizketa batean, Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko chef-ak esan du, bere sektoreak jasango dituen ondorioak ezin direla aurre ikusi. Izan ere, ostalaritzaren kasuan, gauzak hobetzeko, ez da nahikoa izango egoera baretzea; osasun krisiak izango duen inpaktu ekonomikoak, biztanleriak duen gastatzeko ahalmenean negatiboki eragingo duelako, eta bezerorik gabe ostalaritzak ezin duelako aurrera egin.
Egoera ilun honen aurrean, asko izango dira itxi behar izango dutenak. Andoni Luis Adurizen iritziz, ostalaritzako establezimenduen %20k itxi beharko dute. Pertsianak jetsi beharko dituztenen artean, sektorean berriak direnak izango dira asko eta asko, proiektu berriz beterik zegoen jende gaztea, eta egoerari buelta ematea oso zaila izango zaienak. Hala ere, goi mailako sukaldaritzak ere jasan beharko ditu krisiaren kalteak. Mugaritz jatetxearen kasuan, esaterako, beraien ohiko bezeroak 70 nazionalitate ezberdinetatik etorritako jendea dira. Beraz, jatetxea irekitzen uzte badiete ere, ez dute bezeroaren zati handi bat edukiko, eta zertarako balio du jatetxe bat irekitzeak bezerorik ez badago?
Laburbilduz, koronabirusak sortu duen osasun krisi honek, denbora luzez utziko ditu aztarnak gizartean. Asko izango dira kalteak jasango dituztenak, egoerari buelta ematea erraza izango ez dutenak, eta horien artean dago ostalaritzaren sektorea.
Bibliografia:
- https://elpais.com/elpais/2020/04/11/icon/1586602600_831005.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.