2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

2019ko eta 2020ko dibidenduen ezeztapena



2019ko eta 2020ko dibidenduen ezeztapena 

Enpresa bakoitzak erabakitzen du nola ordaindu irabaziak akziodunen artean, ordainketa horri dibidendua deitzen zaio. Hasieran esan bezala, enpresa bakoitzak erabakitzen du dibidendua nola banatu, Santander bankuak adibidez lehen dibidendua urtean lau ordainketetan banatzen zuen eta orain urtean bi aldiz. Ana Botinek, Santander bankuko presidentak gaur ziurtatu du ez direla ordainduko 2019ko eta 2020ko dibidenduak ordainduko. Dibidenduak ordaindu ordez, 90.000 milioi euro maileguak ordaintzeko.

Egoera honetan, jende asko kaleratua izan da beraien lan-postuetatik eta ikusi dutenean ezin dituztela fakturak ezta gainontzeko gastuak ordaindu bankuetara joaten dira maileguak eskatzera. Egoera hau hasi baino lehen bankuek hainbat eskakizun zituzten maileguak emateko, baina dena hasi zenean bankuek eskakizun horiek jeistera behartuak ikusi ziren mailegu gehiago eman ahal izateko eta beraz jende gehiago laguntzeko. Gainera, ICO deituriko mailegu batzuk eskeintzen dira, mailegu hauek eskatu duen pertsonak ezin badu ordaindu, estatuak ordaintzen ditu, baina mailegu horiek eman ahal izateko estatuak baimendu behar du mailegu bakoitza. Dibidenduak kentzearen arrazoi nagusia mailegu gehiago eskaintzea da, baina badago beste bigarren arroi bat . Bigarren arrazoi hori estratejikoa da, enpresaren kapitala hobetzeko. 


Azkenik, kasu honetan, kaltetuak akziodunak dira dibidendua ez dutelako jasotzen. Baina akziodunez gain, ogasuna baita ere galtzen ateratzen da. Ogasuna galtzen ateratzen da, dibidenduaren zati batekin gelditzen delako eta beraz dibidendu hori ez zaienez akziodunei ematen ogasunak ez du diru horren zatia jasotzen. 

Niri ondo iruditzen zait dibidendu hori ez ordaintzea pertsonei laguntzeko baldin bada. Azkenean denok jarri behar degu gure aldetik eta akziodnak diru hori ez badue jasotzen bi urtez nik uste dut ez zaiela ezer gertatuko, aurrerako lortuko dute diru hori.

El Banco de Santander tiene problemas de seguridad con las cookies







Bibliografia: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.