2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Koronabirusaren eragina Futbolaren industrian.


 Denok dakigunez, koronabirusak edo hobe esanda Covid-19ak aspektu desberdinetan kalteak eragiten ari da: osasungintzan, hezkuntzan, politikan, gizarteko egoera sozialean, eta nola ez ekonomian. Ekonomiari dagokionez, era askotan kalte egin dezake covidak, esate baterako, enpresei, estatuari, futboleko industriari, etab. 

Oraingoan, futbolak atzetik daukan industriari buruz hitzegingo det. Badakigu, diru kantitate handiak mugitzen dituztela non munduan diru gehien mugitzen duenetako industria bat da. Esate baterako,  estadioak hutsik egon behar dute ez kutsaketak egoteko, beraz honek diru galera izugarria suposatzen dio industriari izan ere ezin izango diete bertako langileei kopuru berdinak ordaindu, ezin izango dituzte ekipo bakoitzean jokalari berriak fitxatu diru beharrarengatik, clun bakoitzak ezin izango dituzte nahi duten erako istalazioak jarri edo aldatu, eta horrelako ikuspuntu askotan eragin dezake. 

Batzuen ustez, horrelako egoera baten aurrean, ez litzateke liga jarraitu behar futbolarientzako ez delako berbera publikoarekin jolastea edo publiko gabe, eta ikusleentzako ez delako berdina partiduak telebistan edo aurrez aurre ikustea. Beste batzuk ordea, ados daude hartu diren neurriekin. Baino UEFAk, FIFAk eta CONMEBOL ek liga amaierararte jarraitzeko diote, beraz horrek esan nahi du, 3 enpresa horiek ez dutela Covid-19arengatik beren industria geldituko beren interes ekonomikoa dela eta. 

2020(e)ko urriaren 3(a), larunbata

ENPRESA LOKALETAN KONTSUMITZEAREN GARRANTZIA

ENPRESA LOKALETAN KONTSUMITZEAREN GARRANTZIA 


Geroz eta jende gehiago da erosketak Internet bidez egiten dituena, hain zuzen, Amazonen, Ebay-en eta antzeko enpresetan… Lengoak amarekin kotxean nindoala zehazki gai hau atera zen, hain zuzen, komentatu nioenean gauza bat erosi nahi nuela Amazonetik. Berak begiratu eta izugarrizko hizketaldia bota zidan. 


Lehenik eta behin, badakigu gizakiak beti gehiago nahi izateko joera dugula; hau badut, baina hau ere nahi dut, eta bide batez hori ere. Segur aski denoi ezaguna irudituko zaigula pentxamendu hau. Beraz, gure nahi horiek asetzeko erosi eta erosi egiten dugu, denbora guztian, konturatu gabe. Hau ez dut esan nahi txarra denik, baina bai kontuz begiratu behar dugula non gastatzen dugun gure dirua, hau da, zer enpresei uzten diegun. 


Amak esplikatu bezala, gure botoak adibidez, gizartean nahi dugun sistema aukeratzeko balio badu, erosketa edozein enpresa edo negozio apoiatzeko modu bat da. Hau da, dirua gastatzen duzun bakoitzean, nahi duzun munduaren aldeko botoa ematen ari zara nolabait. Egia esan ez nuen hau oso ongi ulertu, horregatik hurrengo adibide honekin esplikatzen saiatu zen.


Pentsa dezagun bi pertsona desberdin ditugula, batetik, beti Internetez (Amazonen) erosten duen bat, eta beste bat, beti bere herriko dendetan kontsumitzen duena. Lehenengoagatik esan dezakeguna da ez duela dirua enpresa lokaletan uzten, hau da, batetik, ez diela lana ematen bertakoei, baizik eta kanpoko enpresa internazionalei. Gainera, normalean ez dira zergak ordaintzen eta hau oso garrantzitsua da. Azken finenean, boterea kanpoko enpresei ematen ari zara, eta geroz eta jende gehiagok egiten badu hau beraien menpe bizi beharko dugu. Izan ere, bertako dendak eta negozioak ixtera behartuko dira, inork ez dietelako erosiko. Hori gutxi balitz, kutsadura handia sortzen du honek eta naturarentzat ez da batere onuragarria. Bestalde, beti denda lokaletan erosten duen pertsonak dirua herrian uzten du, bertakoei lana emanez eta zergak ordainduz. Honek esan nahi du, errentaren fluxu zirkularra dela eta, uzten duzun diru kantitate txiki hori nolabait herrian bertan edo behintzat inguruan “mugituko” dela. Gestu txiki honek bertako ekonomia sustatzen laguntzen du eta baita herriko enpresak ez desagertzen ere.


Azken batean, enpresa lokaletan kontsumitzen saiatu behar gara, are gehiago orain bizitzen ari garen egoera dela eta. Koronabirusak hainbat negozio txiki ixtera behartu ditu eta guk orain, kolokan daudenei (eta ez daudenei ere) lana eman behar diegu. Horrela, enpresa, produktu eta zerbitzu barietate handiagoa bultzatzen dugulako.

CAF eta jantokiaren dilema

Arazo larrienetakoa jantokiaren inguruan eduki zituzten. Hasiera batean bertan bazkaltzen zuten langile guztiak bi txanda desberdinetan birusa ahalik eta gutxien transmititzeko baten batek baldin bazuen. Erabaki egokia iruditzen zait moduren batean, baina gero bakoitzaren lekua eta erabilitakoa ez zen desinfektatzen bertan birusa utziaz. Lanera bueltatu eta aste gutxietara positiboak agertzen hasi ziren eta jantokia "Zona 0" bezela hartu zuten eta berriz ere aldaketa berriak ezarri behar izan zuten jateko otorduen inguruan.


                                                             CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles

Duela hilabete batzuetatik albistegi guztietan ageri den gai guztiak koronabirusarekin erlazionatua daude gizartearen arlo guztietan kalteak eragin dituelako. Enpresek ez dute arrisku hau ekiditea lortu oso kaltetuak ikusi direlako, enpresa txikiak bereziki. Topoaren bagoiak egiten dituen CAF enpresa nahiz eta botere ekonomiko dexente eduki, kalte batzuk jasan behar izan zituen konfinamendua amaitu eta gutxira.

Askoz talde txikiagoetan banatu zituzten jantokiko taldeen kopurua gehituz. Birusa ez transmititzeko prebentzio ezin hobea da birusaren transmisioa geldiarazteko enpresaren barruan. Eta ordutegiaren aldaketa egiteaz gain, garbilarien kopurua bikoiztu zuten  langileetako batzuk jantokiaren garbiketan zentratu zitezeen.

Jantokiko ordutegiak – Lauro Ikastola

  
Baina, guzti honek zer ondorio eragiten dizkio ekonomikoki enpresari?
Alde batetik, garbitzaileen kontratazioa egon zela eta, enpresak ordaindu beharreko soldata kopurua       ugariagoak ziren gastuak handiagotuz zentzu handi batean. Horretaz gain, otordu gehiago edukitzeak     erreprodukzioa murriztea eragiten du bi geldialdi egon ordez zortzitik gora egiten direlako.        
                                                                                        Limpiadores y detergentes: eficacia antes que el precio


Beraz, koronabirusak hainbat ondorio eragin ditu bai onerako eta baita txarrerako ere. Garbitzaileak bilatzen dituzten enpresen kopurua asko handitu da baina horrek enpresen gastuak areagotzea eragin du. 
                                                                                     

2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala

GEL HIDROALKOHOLIKOA

GEL HIDROALKOHOLIKOA

Gel Hidroalkoholikoa, 1966ean sortu zen. Gel hidroalkoholikoa germenen hedapena gelditzeko erabiltzen den produktua da.

Gaur egun, Covid birusa gure artean dagoenez egunero erabiltzen dugu pertsonek eskuak desinfentatzeko baina beste gauza asko ere desinfentatzeko ere balio du. Orain arte eduki duen erabilera ez du batere orain bezalako erabilera berdinik.

Produktu hau orain egunero erabiltzen denez, enpresa ugari gel hidroalkoholiko asko fabrikatuko dituzte supermerkatuetan jartzeko, txinoko dendetan... Baita ere, pertsonek bat baino gehio erosteko, usain desberdinetako gelak saltzen dute. Tamaia ugari daude, nahi baldin baduzu pote txiki bat badaukazu eta handi bat nahi baduzu baita ere aukera hori duzu.

Konfinatutak ginen momentuan, enpresek bazekiten nahitaezkoa izango zela eta horregatik prezioak asko igo zituzten momentu batean. Baino hilabete bat edo bi geroago berriro ere jeitsi egin dituzte pertsona gehiago erosi ahal izateko eta beharrezkoa delako eramatea gel hidroalkoholiko bat egunero zoaz lekuetara.

Henkel lanza en España su gel hidroalcohólico Neutromed

COVID 19-ren kaltedun nabarmena: hegazkineko agentziak

 Jakina denez, birus global honen ondorioz enpresa gehienek diru asko galtzen ari dira. Hori erakusteko hegazkinen agentzien kasua aipatuko dut. Covid-a iritsi aurretik, heazkinetako agentziak diru asko irabazten ari ziren eta oso gutxi gelditzen zen udara iristeko. Baina, zoritxarrez, birus honengatik agentzi guztiak bertan behera utzi behar izan zuten hegaldi guztiak. Hori dela eta, gaur egun, hegazkineko agentziak gehien kaltetuta dauden enpresak dira.

Esate baterako, Aire Garraioaren Nazioarteko Elkarteak (IATa) jakitera eman duenez, koronabirusaren aurrean ezarritako bidaia-murrizketa larrien ostean, 252 mila milioi dolarreko galerak izan direla kalkulatu dute, baina 113 mila milioikoak ziren lehen. Txostenean jakitera eman zutenez, Asia-Ozeano Bareko aereolineak izango dira kaltetuenak, 88 mila milioi dolarreko galerarekin, eta ondoren Europakoak, 76 mila milioi dolarrekin. Ipar Amerikako enpresek 50 mila milioi dolarreko murrizketa izango dute.

Are gehiago, IATak, enpresa gehienak biltzen dituen elkarteak, koronabirusak Espainian duen eraginaren berri eman du: 750.000 kaltedun lanpostu inguru daude. Baina egia da, koronabirusaren lehen boldada bukatu zenean, aerolineako agentziak diru gehiago irabazten hasi ziren.  Jendeak koronabirusa bukatu zela pentsatzen zuten eta pixkanaka diru gehiago irabazten ari ziren. Zoritxarrez, bigarren boladaren esker, agentzi guztiak egoera ekonomiko oso txarran daude.

Ondorioz, nire ustez, hegazkineko agentziak gehien kaltetutako enpresak dira. Hasteko diru gehiegi galtzen ari dira eta horren ondorioz aerolineako enpresa batzuk uko egin behar dute diru gutxiago galtzeko. Bestetik, koronabirusarengatik, langabezi tasa gehiago egongo da aerloineako arloan.



 

https://www.lavanguardia.com/economia/20200327/48109981866/aerolineas-coronavirus-impacto-economia-empleos-espana.html

https://www.milenio.com/negocios/coronavirus-covid-19-aerolineas-perderan-dinero-iata


2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

MASKAREN SALMENTA



MASKAREN SALMENTA

Maskara 17. mendean sortutako tresna bat da. Honen funtzioa aireko partikulak iragaraztea  baita sudur eta ahoa estaltzea da. 

Orain arte, bigarren mailako behar bat izan da. Izan ere, hiritarrok inoiz ez dugulako maskararen beharrik izan gure egunerokoan; kirurgialariak ezik. Orain berriz, Covidaren ondorioz, guztiok beharrezkoa dugu maskara soinean eramatea. 

Tresna hau lehen mailako behar batean bihurtu denez, enpresa asko milioika maskara sortzen ari dira pandemia geroztik. Gainera, salmenta igotzeko baita maskaren kontsumoa handitzeko, enpresek kolore desberdineko eta hainbat motako maskarak sortzen ari dira. Pandemia aurretik berriz, mota bakarreko maskara zegoen soilik. 

Bestalde, konfinatuak geuden bitartean  enpresek bazekiten herritarrok maskara bat lortzeagatik edozer ordaintzeko prest egongo ginela, horregaitik ziren horren garestiak.Esate baterako, maskara bakarrak 40€ balio zuen. Ondoren, gobernuak, maskaren prezio kudeaketan esku hartu zuen eta hortaz, orain maskara bakarrak 0,60€ balio du (pertsona guztiek erosi behar dugun lehen gai bat deleko). Honek maskaren salmenta eta kontsumoa izugarri handitu du. 

Honetaz gain, maskarak edozein lekutan aurkitu ditzazkegu; Txinotan, supermerkatuetan, farmazietan, denda arropetan etab.



   



Enara Iglesias, BATXI 2


https://eu.wikipedia.org/wiki/Maskara_(iragazkia)


Online asesorien funtzionamendua

Asesoriak fisikoak aspalitik sortuta dagoen negozio forma da, leku fisiko batean kokatuta daude eta aholkuak behar badituzu bertara joan behar izaten zara. Bertan zure arazoan profesionalizatuak dauden langileek aholkuak ematen dizkizute, arazo hori konpontzeko edo bestelako bideak aurkitzeko. Baina azken urte hauetan sortutako online asesoriak geroz eta indar gehiago hartzen ari dira, eta esango nuke asesoria tradizionalak baino ezagunagoak direla.

Online asesorietan izenak dioen bezala, zerbitzu bat ematen da online moduan. Aholkularitza hauek pertsona bakar batek edo enpresa batek eman ditzake. Bertan, aholkuak ematen dituen arduraduna bezeroarekin harremanetan jartzen da, APP propioa erabiliz edo beste motako sare sozialen bidez. Normalean aholkularitza hauen ordainketak hilabetero edo hiruhileko izaten dira baina badira urte osoa ordaintzeko aukerak ere.

Zerbitzu hauen idaia nagusia bezeroaren gai jakin bateko ezjakintasunaren inguruan laguntzea da, adibidez fitness asesoriak. Bertan zure helburua adierazi beharko diozu zure aholkulariari eta berak behar dituzun entrenamenduak planifikatuko dizkizu eta normalean ere dieta orekatu bat eskeintzen dizu asteroko otorduen ideiekin ete zure pisu eta adinaren arabera jan behar dituzun nutrienteekin.

Zerbitzu hauek bezeroa bideratzen dute lortu nahi duen elbura lortzeko pauso egokiak eman ditzan. Horrez gain bezeroei ezjakintasunaren gainean gauza berriak erakusten dizkiete, gero beraien kabuz aplikatu ditzazkete. Bezeroarekiko atentzioa pertsonalizatua izaten da gehienetan eta denbora jakin batero, hilabetero askotan, bezeroarekin bideo-dei bat izaten da, izaten dituzten dudak argitzeko.

Bukatzeko, pertsona asko daude diru mordoa irabazten asesoriak sortzen, hori bai arrakasta izateko beti ere balorea eman beharko da bestela ez da beste asesorietatik desberdinduko. Nire ustez, online aholkularitza fisikoa baino hobea da jende gehiagori eman daitekeelako zerbitzua eta azkarragoa delako, dena interneten bidez egiten delako.