2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

IKASBIDAIA MALLORCARA

IKASBIDAIA MALLORCARA

Ikastola bukatzean batxilergoko ikasle gehienek bidai bat antolatzen dute kurtsoa, ikaskideak eta hain gogorrak izan diren azken bi ikasturteei agurra emateko. Normalean Mallorca, Gandia edo Europatik egindako bidaiak izaten dira jendearen leku gogokoenak bidaia hori burutzeko. Dena ikasleen kabuz antolatzen da, lan zaila eta denbora asko eskatzen duena denez, ikasle eta ikastola gehienek guztia antolatzen duten enpresen esku uzten dute lan hau; hegazkina, hotela, festak, garraioa eta beste hainbat ekintza antolatuak edukitzeko esfortzu fisikorik gabe.

Esfortzu fisikorik ez baina esfortzu ekonomiko handia eskatzen duten bidaiak izaten dira normalean. Bidaia hauek ekainean egiten dira gehienetan eta denboraldi baxua dela kontuan izanda, bidaiak kostatzen duen diru kantitatea oso altua da.

Enpresak bidaiak antolatzen kurtso hasieran hasten dira, geroz eta lehenago hasita prezioak baxuagoak direlako. Guztia goiz antolatzea ondo dago baina badaude enpresa batzuk, orokorrean ikasleen gustukoenak, nun astebete inguru ematen dizuten erabakia hartzeko beste agentzia edo aukeren berri edukitzeko denbora kenduz.
Agentziek sinestarazi nahi digute monopolioak direla, ez dagoela beste aukerarik baina gure inguruan bidaia hori askoz merkeago egiteko aukera dago, ez direlako monopolioak, hain zuzen ere, horretara dedikatzen diren enpresa asko daude. Gainera, enpresa ezberdinekin joanda diferentzia 200€ ingurukoa izan daiteke ia ekintza berdinekin.

Agentzi ezagunenak “Tu Fin De Curso”, “Unicampus”, “Viajes University” eta Viajaway dira. Ezagunenak ez ezik garestienak badira nahiz eta beraien arteko diferentzia 100-200€ inguru artean dagoen. Hotel gehienak “arenal zone”-en egoten dira, gazteentzako egokienak, eta gutxien kostatzen duenak 439€ balio du (7 egun eta 6 gau). Bestalde, hegazkinak (joan-etorriak), goiz hartuta 102€-ko prezioa du gutxienez. Horrez gain diskotekak eta gaueko ekintzak, gazteon artean ekintza gogokoenak izaten dira orokorrean eta diskotekek hori kontuan izanda tratuak egiten dituzte hauetara joateko bonoak eginez, esaterako; “Tito’s”,”Pachá” eta “BCM” dira diskoteka ezagunenak eta bono bat eskaintzen dute 3 diskoteketara joateko, bono horrek 100€ balio du. Badaude bono edota eskaintza merkeagoak ere bai baina horiek eskatzen dituzten diskotekak ez dira hain ezagunak, horregatik hauen prezioa 85€ ingurukoa izaten da. Noski, bono hau ez dago agentzien eskaintzen barruan beraz joan nahi bada diru hau gastu estra moduan ordaindu beharra dago baina ez dago haraino joan eta joaten ez denik, gastu ziur bat da.

Nahiz eta argi dagoen hegaldiak, hotelak eta gaueko diskotekak ez diren merkeak guzti honek duen prezioa ez da batere hurbiltzen agentziak kobratu nahi dituen 800€-etara. Beraiek irabazia nonbaitetik atera behar dutela argi dago baina hala ere bidaia hauek antolatzen dituzten enpresen arteko diferentziak ikasle askok duten joateko aukera asko aldatzen du. Azken urte hauetan Espainiako familia askoren egoera ekonomikoa asko hobetu den arren familia askok ez dute bat batean gastu honi aurre egiteko modurik ezat gogorik ere kasu askotan.

Nire eta inguruko jendearen esperientzia pertsonaletan oinarrituta esan dezaket bidai hauen kostua ia bikoiztu egin dela azken urte hauetan, eskaintza geroz eta okerragoa dela eta hala ere urtero jende gehiago joaten dela.

Duela 8 eta 5 urte bidaia honek 400€-ko prezioa eta egun berdineko iraupena edukita, egia da egunean egindako ekintza kopurua ez zela oraingo berdina baina kontuan izanda gau eta egun guztiak gelditu gabe pasatzen direla deskantsu ordu batzuk ez datoz batere gaizki. Duela 2 urte prezioa jada igo egin zen, oraingo honetan bidaiak 550€-ko prezioa zuen, iraupen eta hotel berbera, ekintza kopuru ia berbera eta ikasle kopuru handiagoa. Hainbeste igo da benetan Mallorcako prezioa edo iruzur egiten ari zaizkigu?

fin de curso mallorca bilaketarekin bat datozen irudiak





2008. URTEKO ESPAINIAKO KRISI EKONOMIKOA

2008. urtean Espainiak krisi ekonomikoa jasan zuen. Hainbat kausa eta batez ere ondorio izan zituen.

Krisia gertatu baino lehen, zehazki 2000 eta 2008 urteetan zehar, ekonomiaren momentu gorenean, prezioak eta soldatak handitu egin ziren Europan baino erritmo azkarragoan eta horrek eragin zuen defizit komertzialean. Ondoren, etxebizitzen burbuila lehertu zenean eta horrekin batera langabezia tasa hazi zenean, krisi larria iritsi zen. Horrez gain, 2001ean izan ziren atentatuen ondorioz, AEBk merkatuen liberazioa, zergen jaitsiera eta kredituen zabalkuntzan eragin zuten. Gainera, petrolioaren prezioa asko igo zen eta horrek hainbat arazo sorrarazi zituen. Horiek izan ziren arrazoi nagusiak. Esan beharra dago, burtsaren urte okerrenetakoa izan zela hura.

Krisia hasi zenean, bankuek kredituak emateari utzi zioten. Enpresak dirua galtzen hasi ziren, izan ere, langile gehiegi zituzten zuten diru kopuruarekin alderatuz. Horregatik, 2008an 2 milioi kontratu gutxiago egin ziren eta 2009an 2,6 milioi gutxiago. Izugarrizko beherakada jaso zuen lan sektoreak, hau da, langabezia izugarria izan zen krisi ekonomikoak eragin zuena.

Gainera, 2008. urtetik aurrera, BPGak beherakada jarraia jaso zuen. 2010. urtean behean mantendu zen. Eta, 2011. urtean beherakada eman zuen berriro. Egoera horrek, Europa mailan eragina izan zuen, batez besteko BPGa biztanleko nabarmen jaitsi zela eta.

Aipagarria da, krisi garaian kontsumoa nola murrizten den. Jendeak beldurra dio krisiari, eta beraz, diru sarrerak izan arren kontsumitzeari uzten dio, utzi edo kontsumoa nabarmen murriztu zehazki.

Bestalde, barne kontsumoa hain ahulduta izanik, esportazioetan aurkitu zuten irtenbidea. Herrialde batek ondasun eta zerbitzuen salmenta gauzatzea beste herrialde batzuei. Emaitza onuragarriak izan zituen, esportazioek diru sarrerak sortu baitzituzten. Ekonomia nazionala hobetuz.

Krisialdiaren biktima nagusiak familiak dira. Krisiaren ondorioz, jendeak lana galdu zuelako eta pentsioak murriztu zirelako.



2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

Stop&Go: El Corte Ingles-en hurrengo pausua

Oso arraroa egingo litzaiguke pertsona batek esango baliguke ez dela inoiz egon "El Corte Ingles" denda batean, ezta? Noski, izan ere gaur egun "El Corte Ingles" dendak eta haren enpresa subsidiarioak (Hipercor, Bricor, Supercor, Optica 2000, El Corte Ingles bidaiak...) toki guztietan daude, ez soilik Espainia mailan, baita mundu mailan ere.

Hain da handia El Corte Ingles-en enpresa, non gehiago handitu nahi duten. Eta hona hemen blog honen gai nagusia: El Corte Ingles-ek, Supercor-ekin batera, "Stop&Go" izeneko denda-kate berri bat sortu nahi du. Denda-kate berri honetako 1000 denda ireki nahi dituzte Espainian zehar soilik, gehien bat Repsol gasolindegietan. Iadanik 100 bat denda ireki dituzte, baino haiek iritsi nahi duten zifrara iristeko (1000 denda), 3 urte beharko lituzketela esan dute, hau da, 2021 urtearen hasierarako edukiko zituzten denda guztiak martxan.

Image result for stop&go repsol

Ideia berri hau enpresa-mailan plazaratzeko, 1200 langile, bazkide eta gonbidatu gonbidatu zituzten Madril-en egin zuten “cambia con nosotros” goiburua zuen konferentziara, joan den apirilean. Bertan, kate honen ideia berriak ezarri zituzten, langile kopurua, denden kokapena eta haien kontzeptu ekonomiko berriak ezagutarazi zituzten. Enpresa eta ekonomiaren ikuspuntutik, oraindik ez dituzte zenbaki ez estatistika asko argitaratu, baino aurreikuspen ugari egin dituzte; esaterako, 3400 lan-postu berri sortuko zituztela, zifra hau, noski, aurreikuspen bat izanda.

Hori esanda, bai argitaratu dituzte ekonomiarekin zer ikusia dituen hainbat kontzeptu. Lehenbizikoa zera da, Repsol txartela edukita, El Corte Ingles eta haren enpresa subsidiarioetan (lehen aipatutakoak, eta orain Stop&Go) %4-ko deskontua edukiko dute bezeroek, horregatik jarriko dituzte denda gehienak Repsol gasolindegietan. Horrez gain, ordainketa-modu erosoagoak, errazagoak eta berritzaileak jarriko dituzte haien dendetan, Samsung Pay, Waylet, eta beste hainbat ordainketa-modu berriak. Azken finean, gasolindegietan gelditzen den jendeak askotan ez du denbora asko, geroztik errazagoa eta azkarragoak diren ordainketa-moduak jarriko dituzte.

Azken finean, argi geratzen da zein handia den El Corte Ingles enpresa moduan, bai eta bere enpresa subsidiarioak, eta agerian geratzen da nola handitzen ari diren haien enpresa eta denda berriekin egunez egun.

NIKE ETA ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA

Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) enpresek, euren lehiarako kokapena eta balio erantsia hobetzeko helburuarekin, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloean egiten duten borondatezko ekarpen gogotsua da. Hobetzeko bide horretan enpresa kudeatzeko jardunbide, estrategia eta sistema multzo bat biltzen da, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren arteko oreka berri bat lortu nahi duena.

Orain dela urte batzuk azalera atera zen berri esanguratsu bat, Nike markak Malasian enpresa batzuk zituela eta bertan langileei soldatak izoztu, atzerritar langileei etxebizitza miserableetan sartu eta pasaporteak kentzen zizkietela. Berri honek gizartean inpaktu handia eduki zuen eta horri aurre egiteko Nike markak bere ESK berritzea erabaki zuen 2012an.
Erantzukizun Sozial Korporatiboko kodigo berri horretan aspektu sozial, ekonomiko eta ingurumenari lotutako akordioak sinatu zituzten, horietatik esanguratsuenak hauek dira:

  • CO2 isurketa %20 batean murriztea
  • Uraren erabileraren efizientzia %15 batean igo produktuak egiterako momentuan
  • Produktu kimiko arriskutsuak erabiltzeaz uztea 2020rako
  • %10 bat murriztea fabrikazioko hondakinak
  • Langileen funtsezko eskubideak errespetatzea
  • 3.munduko herrialdeetako langileei lan baldintza onak ematea
  • Lan egiteko leku seguru bat ziurtatzea
  • Langileen ongizate eta osasuna sustatzea
  • Langileen egoera ekonomikoa orekatzen saiatzea
Ondorioz, ESK politika berritzeak onura garrantzitsuak ekarri dizkio ingurumenari eta langileei, langileen bizi-kalitatea hobetuz eta ingurumenean dugun inpaktua gutxituz. Baina, sinistu al dezakegu aldaketa drastiko hau egiazkoa dela, jakinik legeari iruzur egin dion enpresa batengatik datorkigula ?

Estatu Batuen justiziak ikerketa bat ireki du Elon Musken aurka.

Elon Musk Hego Afrikako eta estatu batuetan nazionalizatutako enpresaburu bat da. Hainbat enpresa sortu ditu, bere proiektu famatuenen artean PayPal(gaur egun 105 mila miloi balio du), SpaceX, SolarCity, The Boring company, Hyperloop, OpenAI eta guztietatik ezagunena Tesla, auto elektrikoen erregea.
Zergatik dago ikerketa bat Elon Musken aurka? kontua da burtsak zenbait arau dituela eta dirudienez izan daiteke Elonek hauek neurri batean puskatu izana. Abuztuaren 7an Tweet batekin iragarri zuen tesla pribatua bihurtzeko intentzioa, hau da, burtsatik ateratzekoa. “Tesla pribatua bihurtzea kontsideratzen ari naiz 420$ era. Finantzaketa ziurtatua”. Momentu hartan Teslaren akzioa 300$ ingurura zegoen eta kontuan hartuta diferentzia handia dagoela, inbertsore askok dirua sartu zuten teslan etekin azkar bat lortzeko intentzioarekin. Akzioak izugarri igo ziren 380$era iritsi arte. Hala ere enpresa burtsatik ateratzeko posibilitatea dudan jartzen hasi zen izan ere honen kostua izugarri handia izango litzateke, guztiz ezinezkoa Elon Muskentzat ere (bere 20milaM ez dira nahikoak). Kontua da azkenean atzera egin zuela eta Tesla igo zen modu berdinean jaitsi zen, 285$-era hain zuzen ere.

Inbertsore kortoplazista asko teslaren aurka inbertitzen ari dira, futuros deitzen den mekanismo nahiko konplexu batekin. Kontua da diru asko galdu dutela Elon Musken engainuagatik, 1.3 milaM$, eta denen artean salaketa bat jarri dute estatu batuetako auzitegi batean. Horregatik Estatu Batuek Elon Musken aurka ikerketa bat ireki dute eta kortoplazistei arrazoia ematen badiete, posible da Teslaren CEO-a Kartzelara joatea eta bere enpresa kapital suspentsioan sartzea Vilas Capitalek, fondo bajista batek,  esan duen bezala. -
Iturriak:

2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

FORDISMOA

Fordismoa enpresak garatzeko modu bat da, Henry Ford izeneko gizon batek garatu zuena. Ondoren explikatuko dudan Taylorismoan oinarritutako ekintza bat da. Lanaren  antolakuntza zientifikoa edo lanaren zatiketa baliatzen duena. Ekoizpen katea ematen da, bertan, langile bakoitzak lan postu bakar bat dauka ekoizpen garaian, hau da, ekintza txikietarako langile zehatz batzuk daude, hauek beraien ekintza osatu eta hurrengo langileei, beraien ekintza zehatza izango dutenak, eta horrela behin eta berriz kate bat osatuz. Horrela, produktuaren ekoizpen kostuak murriztu, merkatuan produktu merkeak eskaini eta eskaria gehitu egiten dira, aldi berean enpresaren hazkundea eraginez. Forden helburua bere produkzioa eta efizientzia hobetzeaz gain, bere langileei baldintza hobeak eskaintzea zen. Ekintza txikietarako langileak behar izateak lan asko sortu zituen eta lan simpleak izateak ikasketarik ez behar izatea abantaila izan zen langabezian zeuden pertsona askorentzat. Geroz eta langile gehiago izan, azkarrago ekoitzi eta merkeago sal zezaketen kotxeak eta horren ondorioz, Estatu Batutar erdi mailakoentzat eskuragarri zegoen eta gehiago irabazi zezaketen. Lan asko sortzeaz gain, soldatak igo eta idazten eta irakurtzen erakusteko ikasketak sortu zituen bere langileentzat. Enpresak asko garatu eta Estatu Batuetan kotrea eskuragarri bihurtu zen. Hala ere, langile askok arazo psikologikoak sufritu zitzten lan monotono eta errepikakor bat egitearen ondorioz, gaur gun gertatzen denaren antzera.

Nire ustez, Ford jaunak lan oso on bat garatu zuen, izan ere, bere langileen bizi baldintzaz arduratzeaz gain teknika oso on bat desarrollatu zuen, gaur egun erabili egiten dena.

Kontratu motak


Ikasturte honetan empresa ekonomian zentratutako ikasgaila da. Gai honetan arazo handia bat langileen kontratuak dira, izan ere, urtero eztabaidatzen den gaia da. Horretarako enpresetan dauden kontratu desberdinak esplikatu ditut:

Hasteko ekoizpenean zentratzen den zirkunstatziengatiko behin behineko kontratua dago. Kontratu honetan merkatuaren eskaera zirkunstantzialei, zeregin-metaketari edo eskaera gehiegikeriari erantzutea du helburu. Kontratu hauek esperientzia gabeko gazte edo adin gutxiko neska mutilentzako izaten da, izan ere, 6 hilabeteko iraupena duelako.

Bigarren kontratu mota laneko edo zerbitzuaren kontratua da. Kasu honetan kontratu honek enpresen egiten duten azpikontratuekin zerikusia du. Izan ere, enpresek kontratu hau egiterakoan zerbitzu bat eskatzen dute baina denbora jakinik gabe. Hau da, zerbitzua bukatzerakoan kontratua ere bukatuko da.

Beste kontratu mota bat interinitate kontratua da. Enpresa batean lanpostuaren erreserbarako eskubidea duten langileak ordezkatzeko erabiltzen den denborazko kontratua da. Hobeto esanda, beste langile baten postua ordezkatzeko erabiltzen da.

Azkeneko kontratua mugagabea da. Denbora mugaturik gabe zerbitzuen prestazioan, kontratuaren iraupenari dagokionez, ezarri gabe ituntzen dena. Jardunaldi osorako lan egin dezake edo baita ere zerbitzuen presentaziorako balio du.

Kontratu mota hauek ikusita gu gauden momentua begiratuz kontratu bat edo beste bat egokiagoa izan daiteke. Baina ahala ere nire ustez kontratu finko bat zaila izan arren besteak baina egokiagoa iruditzen zait.

http://www.edutedis.com/blog/cuales-son-los-contratos-mas-utilizados-por-las-empresas/